Eskerrik asko, harpidedunak, hemen gaude zuei esker

Eskerrik asko, harpidedunak, hemen gaude zuei esker

Urteko balantze ekonomikoa negatiboa izan da, baina diagnostikoa argi daukagu: Paperaren eta garraioaren gorakada orokorrek kalte egin digute. Aldaketarako gogoa eta ideiak ditugu.

Hemen daude. Baditugu 2023ko kontuak. Eta emaitza, egia esan, ez da suziriak botatzeko modukoa, nahiz eta testuinguruan kokatu behar den.

2023an 243.399,59 euroko diru-sarrerak izan genituen guztira, eta 274.188 euroko gastuak. Zenbakietan trebea izan gabe, aldea 9.000 eurotik gorakoa dela ikus dezakezu. Gauza horiek gertatzen dira, eta, jarduerarekin eta ordaindutako fakturekin jarraitzeko likidezia dugun bitartean, erabakiak hartzeko tartea dago. Bai, emaitza horrek erabakiak hartzea dakar. Baina, hori baino lehen, goazen grafikoak eta zenbakiak ikustera:

Diru-sarrerak

Pikara Magazineren 2023ko diru-sarrerak

Pikara Magazineren 2023ko diru-sarrerak

Grafikoa argia da. Harpidedunok zutik eusten diozue proiektu honi, eta ezin dugu gehiago eskertu. Harpidetzen bidez diru-sarrera guztien ehuneko 60 baino zertxobait gehiago sartzen da. 2022ko datuekin alderatuta, % 4 igo dira, nahiz eta aurten arazo tekniko ugari eragin zituen sistema estreinatu dugun. Beraz, eskerrik asko. Eta aplikazioa oker zebilelako ordainketa egin gabe geratu zinenok, egin dezakezue jada, ondo baitabil.

suscribete al periodismo feminista

Dirulaguntza gehiegi ez eskatzearen aldekoak gara. Ez uste dugulako diru publikoak ez duela guretzat ere izan behar, baizik eta ez dugulako haien mende egon nahi.

Gainerako partidei dagokionez, batzuk gehiago gustatzen zaizkigu, eta beste batzuk gutxiago. Dirulaguntza gehiegi ez eskatzearen aldekoak gara. Ez uste dugulako diru publikoak ez duela guretzat ere izan behar, baizik eta ez dugulako haien mende egon nahi. Batez ere, horrela balitz gure ildo editoriala arriskuan jar lezakeelako. Prestakuntzen, proiektuen eta beste zerbitzu batzuen araberako diru-sarrerei dagokienez, hirugarrenentzako zerbitzuak deitzen ditugun gauza horiek guztiak dira; aspaldi ari gara proiektuari eusteko funtsezkoak izan ez daitezen saiatzen. Talde txikia gara, eta gauza asko egiten baditugu, benetan axola zaiguna, aldizkaria, egiteko denbora galtzen dugu. Lagungarriak diren eta oso gogoko ditugun arren, oso kolektibo eta proiektu interesgarrietara hurbiltzen gaituztelako, gustatzen zaigu zer zerbitzu egiten ditugun aukeratu ahal izatea eta aldizkaria sostengatu ahal izateko beste horiek guztiak egin behar ez izatea.

Publizitateari dagokionez, gehitzea nahiko genuke, egia esan. Aurten ehuneko 31 jaitsi da. Badakigu taldean izandako aldaketekin zerikusia izan duela. Pikara Magazinen lanaldi osoan lan egiten dugun bost pertsonetatik hiru 2023an hasi dira lanean. Hori bai, hilabete batzuk daramatzate eta topera daude. Bide batez, jakin dezazuen, Pikara Magazinen zuen proiektua iragartzeko proiektu edo enpresa konprometitu bat izan behar duzu gure marra gorriak gurutzatzen ez dituena. Interesatzen zaizu? Publicidad@pikaramagazine.com helbidera idatz dezakezu tarifei buruz galdetzeko. Gogoratu web orriaz gain sare sozialak, buletinak, monografikoak eta paperezko urtekaria ditugula eta horietan ere zure proiektua iragartzeko aukera dagoela.

Online denda % 12 igo da. Irailean denda berria martxan jarri genuenean, akats teknikoek salmentak jaistea eragin zuten. Horrek ere ekarri du igoera apala izan dadin. 2024an albisteak hobeak izatea espero dugu.

Liburu-dendak zaintzen jarraituko dugu, aukeratu, aholkatu, zaindu, ekitaldi interesgarriak antolatu eta auzoa egiten dutelako.

2022arekin alderatuta, 2023an liburu-dendetako salmentak ehuneko 26 jaitsi dira. Ez dakigu oso ondo zergatik den, liburu-denda bakoitza desberdina delako, baina liburu-dendak zaintzen jarraituko dugu, aukeratu, aholkatu, zaindu, ekitaldi interesgarriak antolatu eta auzoa egiten dutelako.

Gastuak

Pikara Magazineren 2023ko gastuak

Pikara Magazineren 2023ko gastuak

Papera eta garraioa garestitu dira. Bagenekien arren, baikorrak garenez, aldi baterako izatea espero genuen. Kontua da inflazioa geratzeko etorri dela eta inprimategia eta salgaiak erostea ehuneko 125 garestitu zaigula. Hartara, hor dago gure kontuak ezegonkortu dituen igoera gakoa.

Banku-gastuak gastu guztien ehuneko txikia badira ere, ehuneko 21 hazi dira 2022aren aldean. Harpidetzak handitzearekin du zerikusia, diru-mugimendu gehiago egiten ditugulako. Banketxearekin hitz egin dugu komisioekin ito ez gaitzaten. Eta bidalketa-kontratua aldatu dugu Correosekin, arnasa pixka bat hartu ahal izateko. Beti bezala, kostu gehienak langile-gastuetan daude, hau da, soldatetan.

Eta orain zer?

M. Fernanda Kreis lankideak eta Pablo Sal Ruizek, prozesuan lagun dugun “La tercera pata” enpresako kideak, egin dizkigute kontuak. Emaitza horiek atera zitzaizkien, eta 2024rako aurrekontuaren aurreikuspena ere egin genuen. Balantzea antzekoa zen. Hau da, 2023an gure kontuetan eragina izan duen testuinguruari dagozkion gauzez haratago, egiturazko arazo bat dago Pikara Magazinen.

Berri ona da nahiko argi daukagula. 2022an #PikaraZertarako izeneko hausnarketa egin genuen. Hausnarketa hori hiru urtean behin egiten dugu eta hilabeteko irauten du. Bertan erabaki genuen, besteak beste, artikuluak eta ilustrazioak bidaltzen dizkiguten kolaboratzaileei tarifak igo behar zitzaizkiela eta euskararen aldeko apustua egin behar zela. Urte horretan bertan azaldu genizuen, garraioaren eta paperaren prezioak garestitu arren, prezioak igo gabe eutsiko geniola, ez genuelako argi zerbait puntuala zen edo iraungo zuen.

Ba, prezioak ez dira berriro jaitsi eta inguruko guztiak igotzen jarraitzen duela ikusten dugu. Beraz, gure argitalpenen prezioak ezin dira izan bere horretan mantentzen diren bakarrak. Paperezko urtekariak 12 euro balio du, eta 150 orrialde baino gehiago ditu, 30 gai ingururekin: argazkiak, ilustrazioak, testu zainduak, maketazio fina eta kalitate handiko papera. Etxean bat baduzu bat, badakizu zertaz ari naizen. Horrelako produktu baten merkatuko prezioa 20 eta 30 euro bitartekoa da. Monografikoak txikiagoak dira, barruko orrialdeak zuri-beltzean daude, baina papera oso ona eta azaleko ilustrazioak oso politak dira. 5 euro balio dute, leku askotan bi pote hartzea baino merkeago. Gure produktuen prezioak igoko ditugu eta paperaren kalitatea pixka bat jaitsiko dugu -ez testuena, ezta irudiena ere-.

Aldaketa horien beharrak, gainera, urtekaria birplanteatzera eraman gaitu. Hamaika atera ditugu jada, bilduma ederra. Erabaki dugu une egokia dela aldaketa bat egiteko. Ilusioz beteta gaude proposamen berriarekin, eta laster hasiko gara garatzen. Beti bezala, sarean eta webgunean kontatuko dizuegu. Ziurtatu nahi baduzue informazioa jasotzen duzuela, eman izena doako buletinean, hor, bai, beti jakingo duzuelako.

Gure harpidedunek egonkortasuna ematen digute, aldaketak aurreikusteko aukera ematen digute, guztiontzako irekia den Interneteko asteroko argitalpena ateratzen laguntzen digute.

Oraingoz ez ditugu harpidetzetako tarifak igoko. Kuota baxuak ditugu (gutxienekoa 20 eurokoa da urtean), baina saiatuko gara horiekin aurrera egiten. Gure harpidedunek egonkortasuna ematen digute, aldaketak aurreikusteko aukera ematen digute, guztiontzako irekia den Interneteko asteroko argitalpena ateratzen laguntzen digute. Beste guztiak jarrai dezan dirua jartzen dutenak dira, ordaindu egiten dutenak, ezin dutenek informazioa eskura izan dezaten. Beraz, oraingoz, fideltasun hori saritu eta tarifak mantendu nahi ditugu. Harpidetzen aldeko apustua egiten jarraitu nahi dugulako, gure finantzaketa-bide nagusi gisa. Beraz, ahal baduzu, harpidetu zaitez.

Download PDF
master violencia de género universidad de valencia

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

ayuda a Gaza
Download PDF

Título

Ir a Arriba