Archivos de los tags: Euskara

Festak eta feminismoa En red,Podcasts

Gasteizko Alde Zaharreko ZAHARRAZ HARRO-ren banderak

Festetan gure iruditegi sinbolikoa kondentsaturik agertzen zaigu. Komunitatea saretu eta gizarte-egiturak indartu edota eraldatu egiten diren uneak dira. Horri buruz hitz egin dugu Miren Guilló antropologarekin, eta praktikara jauzi eginez, Zaharraz Harro jai autogestionatuetako antolakuntzako kide den Maialen Martinez de Marigortarekin.

Berdintasunaren espejismoa, eskola kiroleko saskibaloian ere bai Participa

Atxuri-Solokoetxe saskibaloi taldeko gurasoak Gure alaben saskibaloi-denboraldia amaituta, atzera begiratzeko aukera baliatu dugu. Martxoaren 8an kaleratutako artikulu batean Bizkaiko Saskibaloi Federazioko emakume batzuek adierazitakoa gogoan, gaur egun, oraindik ere, gure jokalari gazteek egunero bizi behar izaten dituzten egoerak ekarri nahi izan ditugu hona; federazioko emakumeen hitzetan, “oraindik bide luzea baitugu aurretik”. Denboraldi honen hasieran, Bizkaiko Leer más

‘Kamisoi zuri zetazkoa’: abusu baten narrazioa (baino askoz gehiago) Ficciones,Para más señas

Alaine Agirreren azken eleberria irakurtzea ez da atsegina, baina bada sendagarria. Hamaika urteko neska batek bizitako bortxa kontatzen du, xehetasunekin eta aldi berean kontatu behar ez diren xehetasunik gabe. Egunerokotasunaren narrazioaren jenia honek zu zinen neskatilarekin aurrez aurre jarriko zaitu.

Umorea eta sorkuntza feminismotik eraikiz En red,Podcasts

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu LISIPEren bosgarren ale honetan, hori dela eta gurera ekarri dugu oraingo honetan. Horretaz gain Errekaleorreko iluntze feministaren hainbat aurrerapen egin ditugu ere, umorea eta sorkuntza geurea eginez.

‘Berdea da more berria’: erresidentzietako grebalarien ahotsak Crónica,Planeta

'Berdea da more berria' liburuaren azala

2016ko greba handian protagonistak izandako zortzi emakume elkarrizketatu ditu Onintza Irureta Azkunek liburu honetan. Borroka honen bitartez emakumeak ahaldundu ziren, zaintza erdigunean jarri zuten, gizartea sentsibilizatzea lortu zuten, eta beste sektore feminizatu prekarioentzat eredu eta hauspo izaten ari da. Maribel Sampedro Martínez-en testigantza aukeratu dugu Pikaran zabaltzeko.

Bizitza erdigunean jartzea, burujabetza kontua da Participa

Bilgune Feministako kideak, greba feministari lotutako beren kanpaina laguntzeko egin duten argazki batean.

Kapitalismoaren ziklo berrian sartu gara eta sistemak adierazten du, konplexurik gabe, gutxi batzuentzat soilik dagoela lekua. Bizi baldintzen okertze orokortua normalizatzen ari gara sistema heteropatriarkal kapitalistaren baitan. Izan ere, egiturazko prozesu gisa ulertu beharrean, norbanakoon akats gisa ulertarazi nahi dizkigute zapalkuntza eta esplotazio egoera horiek. Bizitzen prekarizazioen ezaugarri nagusia da bizitzeko beharrezkoak ditugun baliabideak lortzeko Leer más

Gorputza gudu-zelai, indarkeria estetikoari ekintza feminista!! Participa

Feminista Autonomo Batzuk Arropa denda batera joan, eta “neska” edo “mutil” sekzioa aukeratu behar izatea. Aukeratu nahi ez baduzu, haur sekziora joan behar izatea. Eta bertan ere, kolore eta irudiek aukera beraren aurrean jartzea. Arropa denda batera joan, eta 42 talla baino handiagorik ez aurkitzea. Holako dendaren batean, feminismoa aldarrikatzen duten kamisetak salgai izatea. Janariari Leer más

Euskararen eguna, literatura eta burujabetza feminista En red,O no será / Edo ez da izango

Bazenekien ‘Teoria King Kong’, ‘Raza, clase y género’ eta ‘El pensamiento heterosexual’ euskaraz badaudela? Euskarazko liburu feministen bildumez aritu gara. Bestetik, Saharako emakumeen etxeen errealitatea ezagutu dugu.

Indarkeria sexualen tiradera irekiz: unibertsitateari buruzko gogoeta Acoso en la uni,Opinión

Arte y fotografía del equipo de 'El Salto': Byron Maher, Sancho Somalo, David Fernández y Álvaro Minguito.

Instituzioek sexu indarkeriaren ikusgarritasunak eragindako alarma desaktibatzeko prozesuak abiarazi dituzte, baina gehienetan, salaketa formalak kudeatzera, zigor-neurriak ezartzera eta pertsona jakin batzuk indarkerien errudun bakartzat seinalatzera mugatzen dira, konplizitate sozial, instituzional eta kulturaletan sakondu gabe.

Uso de cookies

Nosotras también hemos sucumbido a las cookies y eso que no son de chocolate. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies