Archivos de los tags: o no sera

TALKA, sisteman ataka sortzeko okupa feminista berria Gasteizen En red,O no será / Edo ez da izango

Gaur egungo sistemaren baitan ez gara inoiz askeak izango, sistema arrakalatuz beste eredu bat posible dela erakutsi nahi dugu. Helburu horrekin sortzen da TALKA, emakume, bollera eta transentzako okupatutako eta autogestionatutako Gasteizko espazio berria. Urteko azken saio honetan proiektua ekarri dugu gurera eta horretarako TALKAko kideak elkarrizketatu ditugu. Ongi etorri, TALKA!

Euskararen eguna, literatura eta burujabetza feminista En red,O no será / Edo ez da izango

Bazenekien ‘Teoria King Kong’, ‘Raza, clase y género’ eta ‘El pensamiento heterosexual’ euskaraz badaudela? Euskarazko liburu feministen bildumez aritu gara. Bestetik, Saharako emakumeen etxeen errealitatea ezagutu dugu.

Zaintza erdigunean jartzen dituzten bizitza proiektu desberdinak aztergai En red,O no será / Edo ez da izango

Zaintza arkitekturak eta Bizikoopon proiektuetako kideekin solasaldia uhinetan. Gurekin izan ditugu bi proiektu hauetako kideak. Egungo errealitate gordinaren aurrean zaintza erdigunean jarri eta bizitzari alternatiba integral bat emateko apustu irmotik jaioak dira: Zaintza arkitekturak eta Bizikoopon gaurkoan uhinetan.

Emakumeen Mundu Martxako topaketek Feministon Herria aldarrikatuko dute Bilbon En red,O no será / Edo ez da izango,Transgresoras

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak antolatutako topaketek Bilbo hartuko dute larunbatean, Feministon Herria aldarrikatuz. ‘Feministon Herria’ eta ‘Errekaleorreko Jardunaldi Feministak’ hizpide izan dugu gaurkoan. Amaia Zufia Bilgune Feministako kidearekin solasaldia izango dugu gurean, Feministon Herriaz hitz egiteko

Estamos de vuelta, uhinak berriro morez margotzera gatoz! En red,O no será / Edo ez da izango

Arrancamos el primer programa del curso repasando el verano. Amaia Lasagarekin Ozaetako Gazte Udaleku Feministei buruz hitz egin dugu. Y miramos al futuro: hablamos con Luciana Alfaro sobre el encuentro internacional de la Marcha Mundial de las Mujeres

Musika jarri eta nahasten duten emakumeak* En red,O no será / Edo ez da izango

Gaurkoan, Dj Mapatxe-tik (berez jada aktibo ez dagoena, goian bego!) Haizea, Dj Tarantistak-etik Oihane, Dj Armando al Moroto-tik Laura eta Leire, eta Dj Komando klitorix-etik Amaia eta Matixa eduki ditugu gurean. Hala ere, hauek ez dira Gasteizen dauden dj edota play-emaile feminista eta herrikoi bakarrak, beste batzuk ere badaude: Dj Bastarda Buti, Dj Carne de pintxe eta Dj Pintxes pendejas, besteak beste.

Bollerismoa harresien bi aldeetan En red,O no será / Edo ez da izango

Bollerismoak sistema zirikatzen du, sistemaren etsaia da. Sistemaren etsaiak, menperatu egin nahi ditu sistema berak, eta horretarako, kartzela deitzen zaion egitura sortu du. Gure hiri, auzo eta herrietako egunerokotasunean, sistema berak ezarri dizkigun hainbat barrote aurkitzen dugu ere.

Gasteizko Gaztetxea, 30 urtez feminismoa ehuntzen En red,O no será / Edo ez da izango

Zorionak Gasteizko Gaztetxea. Gurekin izan ditugu Gaztetxerak, urtemuga den honetan feminismoak muinoko etxean zein paper jokatzen duen partekatzeko. Aliantzak sortzeko, eztabaidatzeko eta finean, gure praktika feministak gorpuzteko etxe bilakatu baitzaigu, egun, Gasteizko Gaztetxea.

Negua urtzeko bidai musikala En red,O no será / Edo ez da izango

Musika bada ere iraultza feminista aurrera eramateko tokia. Emakume, bollera eta transak oholtzaren gaineko erreferente gisa izatearen garrantziaz jabetuz, ‘Ni yuta ni tuya’, ‘Tarantistak’, ‘Abesbatza feminista’, ‘Chocolate Remix’ eta ‘Mice’ taldeak izango ditugu gurean.

Baliabide eta komunikabide feministak En red,O no será / Edo ez da izango

‘O no será-Edo ez da izango’-ko kideek baliabide eta komunikabide feministekin hitz egiteko gogoak zituzten. Gaurko programan mintzagai dira Klitto!, Pikara Magazine, La Madeja eta Sangre Fucsia. La Madeja aldizkariko Inés Herrero elkarrizketatu dute, 2017ko azken aleaz mintzatzeko.

Kontatzen ez dena ez da existitzen, indartu ditzagun gure komunikabideak! En red,O no será / Edo ez da izango

Nork kontatu, nola kontatu, zer kontatu eta zer ez kontatu garrantzitsua delako, Maialen Kortabarria (Hala Bedi), Izar Mendiguren (Aiaraldea proiektu komunikatiboa) eta Maddi Ane Txoperenarekin (Topatu proiektu komunikatiboa) ibili gara hizketan martxoak 8ko grebaren jarraipenaren harira.

Huelga feminista, desde Euskal Herria hasta Ecuador En red,O no será / Edo ez da izango

A  tres días del 8 de marzo hemos querido hacer un repaso de toda la preparación que se está realizando para socializar esta histórica movilización. Y lo hemos querido hacer poniendo a dialogar a dos feministas involucradas en estos previos, una desde Gasteiz, Euskal Herria y otra desde, Ecuador para comparar las similitudes y especificidades de cada pueblo.

Uso de cookies

Nosotras también hemos sucumbido a las cookies y eso que no son de chocolate. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies