Archivos de los tags: hala bedi

Festak eta feminismoa En red,Podcasts

Gasteizko Alde Zaharreko ZAHARRAZ HARRO-ren banderak

Festetan gure iruditegi sinbolikoa kondentsaturik agertzen zaigu. Komunitatea saretu eta gizarte-egiturak indartu edota eraldatu egiten diren uneak dira. Horri buruz hitz egin dugu Miren Guilló antropologarekin, eta praktikara jauzi eginez, Zaharraz Harro jai autogestionatuetako antolakuntzako kide den Maialen Martinez de Marigortarekin.

Umorea eta sorkuntza feminismotik eraikiz En red,Podcasts

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu LISIPEren bosgarren ale honetan, hori dela eta gurera ekarri dugu oraingo honetan. Horretaz gain Errekaleorreko iluntze feministaren hainbat aurrerapen egin ditugu ere, umorea eta sorkuntza geurea eginez.

Zorotzat hartutako musikariekin urte berrian sartzeko ibilbidea En red,O no será / Edo ez da izango

Gauzak desberdin egiteagatik erotzat hartuak izan diren emakume musikari batzuen abestiak entzungo ditugu. Sistema heteropatriarkalak erabiltzen duen ohiko estrategia da hori. Nahi dutena nahi duten moduan egiten duten emakumeak histerikotzat edo erotzat hartzen ditu sistema honek, modu horretan beraien lana, beraien hitzak gutxietsiz. Norma apurtzeagatik markatuak, seinalatuak izan direnak, hauxe da gure omenaldi eroa!

TALKA, sisteman ataka sortzeko okupa feminista berria Gasteizen En red,O no será / Edo ez da izango

Gaur egungo sistemaren baitan ez gara inoiz askeak izango, sistema arrakalatuz beste eredu bat posible dela erakutsi nahi dugu. Helburu horrekin sortzen da TALKA, emakume, bollera eta transentzako okupatutako eta autogestionatutako Gasteizko espazio berria. Urteko azken saio honetan proiektua ekarri dugu gurera eta horretarako TALKAko kideak elkarrizketatu ditugu. Ongi etorri, TALKA!

Euskararen eguna, literatura eta burujabetza feminista En red,O no será / Edo ez da izango

Bazenekien ‘Teoria King Kong’, ‘Raza, clase y género’ eta ‘El pensamiento heterosexual’ euskaraz badaudela? Euskarazko liburu feministen bildumez aritu gara. Bestetik, Saharako emakumeen etxeen errealitatea ezagutu dugu.

Zaintza erdigunean jartzen dituzten bizitza proiektu desberdinak aztergai En red,O no será / Edo ez da izango

Zaintza arkitekturak eta Bizikoopon proiektuetako kideekin solasaldia uhinetan. Gurekin izan ditugu bi proiektu hauetako kideak. Egungo errealitate gordinaren aurrean zaintza erdigunean jarri eta bizitzari alternatiba integral bat emateko apustu irmotik jaioak dira: Zaintza arkitekturak eta Bizikoopon gaurkoan uhinetan.

Musika jarri eta nahasten duten emakumeak* En red,O no será / Edo ez da izango

Gaurkoan, Dj Mapatxe-tik (berez jada aktibo ez dagoena, goian bego!) Haizea, Dj Tarantistak-etik Oihane, Dj Armando al Moroto-tik Laura eta Leire, eta Dj Komando klitorix-etik Amaia eta Matixa eduki ditugu gurean. Hala ere, hauek ez dira Gasteizen dauden dj edota play-emaile feminista eta herrikoi bakarrak, beste batzuk ere badaude: Dj Bastarda Buti, Dj Carne de pintxe eta Dj Pintxes pendejas, besteak beste.

Baliabide eta komunikabide feministak En red,O no será / Edo ez da izango

‘O no será-Edo ez da izango’-ko kideek baliabide eta komunikabide feministekin hitz egiteko gogoak zituzten. Gaurko programan mintzagai dira Klitto!, Pikara Magazine, La Madeja eta Sangre Fucsia. La Madeja aldizkariko Inés Herrero elkarrizketatu dute, 2017ko azken aleaz mintzatzeko.

Kontatzen ez dena ez da existitzen, indartu ditzagun gure komunikabideak! En red,O no será / Edo ez da izango

Nork kontatu, nola kontatu, zer kontatu eta zer ez kontatu garrantzitsua delako, Maialen Kortabarria (Hala Bedi), Izar Mendiguren (Aiaraldea proiektu komunikatiboa) eta Maddi Ane Txoperenarekin (Topatu proiektu komunikatiboa) ibili gara hizketan martxoak 8ko grebaren jarraipenaren harira.

Uso de cookies

Nosotras también hemos sucumbido a las cookies y eso que no son de chocolate. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies