Ginekologoarengana joateko hamaika traba
Hainbat gaztek ginekologoarekin duten lehen harremana korapilatsua izan ohi da. Euren bizipenak eta kezkak kontatu dizkigute Aroa Sotelok (Bilbo, 1998), Ainhoa Labairuk (Bilbo, 1998), Naiara Martinek (Mar del Plata, Argentina, 1990) eta Uxue Reyk (Iruñea, 1997). Lehenago artatzeko premia azpimarratu eta gizonezko medikuen hoztasuna salatu dute. Kritikatu dute erabiltzaileengan jartzen dela artatzeko ardura osoa.