Surflaria
Bizitzaren eta heriotzaren urek bat egiten duten istorioa.
Uxue Alberdi idazlearen eta Susanna Martin ilustratzailaren Surflaria komikiaren zati bat argitaratu dugu. Istorioa Amaiak jaso duen telefono dei batekin hasten da; izan ere, hamar urte igaro ostean hiltzat jo dute Eki, itsasoan desagertu zen laguna eta maitalea. Amaia, haurdun dagoelarik, Zarautzera, jaioterrira, itzuliko da eta lagunaren arrastoaren atzetik abiatuko da.