‘Blackface’ eta zenbait matxistada: dena zuri-zuri ikusten dugunean

‘Blackface’ eta zenbait matxistada: dena zuri-zuri ikusten dugunean

EITBko Barre Librea saioan blackface praktika erabili zen maiatza eta ekaina bitartean, hau da, aktore zuriak aurpegia beltzez margoztea. Sos Arrazakeriak komunikatu baten praktika arrazista eta iraingarria dela salatu du.

22/07/2020

 

Esketx arrazistaren irudi bat./EITB.eus

Esketx arrazistaren irudi bat./EITB.eus

Jaun-andreok, Black Lives Matterren ondoren, hona hemen guztiokin blackfacea gure euskal telebista publikoan!

Black zer? Zer da hori? Ingelesezko hitz bat?Ez, hori ez da hemengoa, hiru “K”-tako horien antza du, edo halako zerbait, han, Estatu Batuetan . Dena dago urrun nire etxeko atetik at, Fermin Muguruzak “Urrun” abestian zioen bezala.

suscribete al periodismo feminista

Ikus dezagun, laguna; pazientziaz azaltzen digutenez berriro ere SOS Arrazakeriatik, blackface praktika, hau da, pertsona zuriak aurpegia marroiz edo beltzez margoztea, estereotipo iraingarriz betetako praktika da non pertsona beltzak barregarri uzten diren. 1830ean sortu zen AEBetan, eta ohikoa da gurea bezalako Europako herrialde esklabista eta kolonialak izandako hainbat jai tradizionaletan ematea.

Nola? Zer? Gu? Esklabista eta kolonialak? Ez, ez! Juan Sebastian Elkano jauna buru zeneko Victoria ontzian munduari bira ematen lehenak izan ginenak, zuk aipatzen didazunak ezin du gure iraganarekin zerikusirik izan.

“Hasieratik, praktika hau arrazista izan da. Pertsona beltzen irudikapen desitxuratua da: ez gizaki gisa, baizik eta bestea gisa: exotikoa, basati bestializatua bezala. Honako hau indarkeria sinbolikoaren ariketa bat da, eta kontzienteki eta inkontzienteki indartzen ditu esklabo bihurturiko pertsona beltzekiko estereotipo negatiboak, garai modernoetan arrazakeria soziala eta instituzionala bizi dutenak”, azaldu du SOS Arrazakeriak komunikatu batean.

Benetan? Ziur al zaude, SOS Arrazakeria? Baina, txantxa bat da, emakumea! Zein azal fina! Ezin izango da ezertaz txisterik egin! Ez zaitez horrela jarri, barregarria da! Begira zein kalitate onekoa den betuna! Eta ezpain gorri exotikoak oso politak geratzen dira, eta pailazoaren ileordea ikusgarria da, eta ilehoria da, ezta beltza ere.

“Pertsona beltzek azaltzen dutenez, irainduta, karikaturizatuta eta bortxatuta sentitzen dira norbait ‘beltzez’ mozorrotuta ikusten duten bakoitzean. Inor ez da zuriz mozorrotzen zuritasun egozentrikoak ‘normaltasuna’ adierazten duelako”.

Itxaron, itxaron, pertsona beltz eta arrazalizatuak horrela sentitzen al dira? Baina, esan al digute inoiz? Ez dut inoiz entzun! Ez diot inoiz entzun pertsona beltz bati honi buruz hitz egiten, ez arrazakeriari buruz hitz egiten eta… Ai!… Agian ez dut inoiz pertsona beltz bat entzun, ez dut horrelako inor jarraitzen nire sareetan eta ez dut arrazakeriaren aurkako ekintzaile beltz eta arrazalizatuek idatzitako libururik irakurri. Baliteke horregatik ez entzutea esaten ari zarena?.

Gogoan dut Irantzu Varelari entzun diodala barre egin dezakezula zu baino zuriagoak edo aberatsagoak diren pertsonez, baina ez zurea baino zapalduagoak diren kolektiboez; izan ere, umorea, barrutik kanporuntz eta behetik gora ez bada, ez dela umorea, zapalkuntza baizik.

Eta SOS Arrazakeriakoek diotena, zuritasun egozentrikoak “normaltasuna” adierazten duela, zer da? Estatu Batuetako beste kontzeptu bat? Kontaidazu, entzuten ari naiz.

“Pertsona askok erantzun ohi dute blackfacean ez dagoela iraintzeko asmorik, baina nahiz eta intentziorik gabe izan, pertsona batek praktika arrazistak erakutsi ditzake, arrazismo instituzionalak halako jarrerak normalizatzen dituelako eta ondorioz, biztanleria beltzari gizatasuna kentzen dio eta min sakona eragiten dio…

“Zer esan nahi duzu, arrazakeria instituzionala dela? Arrazismoak mendeak daramatza dena inpregnatzen, eta pertsona zuriok barneratuta daukagula? Edo izan liteke gure gorputz zuriak zeharkatzen ez dituen indarkeria dela eta horregatik ez dugula hautematen? Jarraitu, entzuten ari naiz.

Itzul gaitezen EITBko blackface delakora.

“Barre Librea” programak maiatza eta ekaina bitartean emititutako sketch batzuetan blackface praktikan jarri zen. Pertsonaia dagoeneko deskribatutako ekintza honen ohiko ezaugarriekin irudikatuta dago: janzkeran eta oinetakoetan hipersexualizatutako irudi batekin agertzen da, eta ume batek janzkera horrekin eta bularra nabarmenduz marrazten duenean are gehiago azpimarratzen da irudi hori.

Beste pertsonaia batek berarekin amesten du, eta etengabe erasotzen du iradokizun eta proposamenekin, nahiz eta aipatutako pertsonaiak behin eta berriz erakusten duen jarrera horiekiko deserosotasuna.

Era berean, bere “larru kolore polita”, “zu zara zaren tokikoa”, erakargarritasuna edo aktoreak sexu harremanik izan gabe daraman denborarena aipatzen ditu.

Bere lan profesionala adineko pertsona bat zaintzean datza. Afrikako hizkuntzak gogorarazten dituen soinu ahostuneko izen bat ematen diote, ohikoa ez dena. Esketxean agertzen den neskatoa aurpegia margotzen agertzen da, miresten duela eta haren antza izan nahi duela esaten duelako (azalaren kolorean bakarrik?).

Totelka ari dela eta beste zerbait esan nahi duela irudikatuz, “txotxo beltza” ahoskatzen du.
Beste aktore batek “Baltasartxo” deitzen dio, erregea beti margoztutako persona zuri batek antzezten duela aditzera emanez, benetazko persona beltzak inbisibilizatuz. Wolofaren ordez existitzen ez den hizkuntza “senegaldarra” aipatzen da.

Ea, ea, nik ikusi ditut esketx horiek eta ez zait hainbesterako iruditu, are gehiago, esango nuke pertsonaia maitasun eta errespetu handiz eraikita dagoela eta oso apurtzailea dela, estereotipoak hausten dituela esatera ere ausartuko nintzateke.

Beitu, emakume modernoa, beltza, euskalduna, lesbiana eta Berritxun erabat integratua baldin bada, ez al da hori apurtzailea, ez al ditu estereotipoak hausten? Oso hemengoa da, oso gurea. Ia ez dirudi kanpokoa denik.

Egon, ez didazu esango orain lesbiana beltzak daudela! Hori ohikoa eta normala al da? Benetan al daude lesbiana arrazizatuak? Senegalen lesbianak daudela? Egon liteke etnia, arraza, sinesmen guztietako lesbianak? Feminista naiz! Izango da ni bezala zuriak ez diren emakumeak ikusi ez ditudanik, despistea nirea!

Dena dela, pertsonaia euskaldun “peto- petoa” da, Berritxuko euskara itxia hitz egiten du, eta euskal musikako politonoak ditu bere mugikorrean. Gure kulturan eta ohituretan erabat txertatuta dago, eta hori ondo dago, zeren hona etortzen badira integra daitezela, ezta?, “Euskaldunok first“.

Esango didazu Euskal Herrian badirela euskaraz hitz egiten duten pertsona beltzak, afroondorengoak, eta arrazalizatuak? Inoiz ikusi al duzu euskaltegi batean zuririk ez den pertsona bat edo neraberen bat ikasketak euskaraz egiten, edo ezagutzen al duzu euskaraz hitz egiten duen beltzik? Ezetz, ezetz, pertsonaia hau super apurtzailea dela, alabatxi!

Buf, itxaron, hori al da SOS Arrazakeriak aipatzen duen egozentrismo zuria?
Baina, beste gauza bat; pertsonaia oso nortasun indartsua duen emakume beltz bat da, izan ere, oso modu adimentsu eta pazientean bere burua defendatzen du beste aktorearen aurrean.
Izan ere, emakume beltz ahaldunduak ere ba al daude? Ba al daude emakume beltz indartsu eta ausartak?

Ene! Ez ditu estereotipoak apurtzen, baizik eta paternalismotik eta Nagusitasun Zuritik eta karikaturizatzen den kolektiboaren erabateko ezjakintasunetik egiten dela dirudi pertsonaiaren eraikuntza. Gainera, aktore beltzen espazioa betetzen du.

Ondo da, lagun. Orain galdetzen dizut; zer gertatuko zitekeen tratu hori aktore zuri bati emango balitzaio, esketx atzetik mofa tonuan?

Pertsonaia blackface bat izateak eta publiko zuri bati barre eginarazteko diseinatuta egoteak ez digu uzten arrazakeriak zeharkatuta dauden pertsonek jasotzen duten indarkeria sumatzen, blackfaceak kolektiboa deshumanizatzea lortzen baitu.

Baina, SOS Arrazakeriaren komunikatua ere irakurri nuen eta bere sareetan ekintzaile beltz bati hitz egiten entzun nuen, eta ez zuten pertsonaia ondo deskribatzen, neskatoaren zaintzailea zela esaten baitzuten, benetan agure- egoitza batean dagoen agure baten zaintzailea denean.

Gainera, ez du balio! Izan ere, SOS Arrazakeria Bizkaia eta SOS Arrazakeria Gipuzkoa ez dira gauza bera gainera, irratian eta euskal telebista publikoan entzun diot han egon zen bati eta zuriek bakarrik parte-hartu zutela esan zuen eta, jope! Horrek ez du balio!

Esan zuen, halaber, zuria ez dela beti hain zuria, eta beltza ez dela beti hain beltz. Dena den, hau entzutea gogorra egin zitzaidala aitortu behar dut. Esaldi hau matxismora eramaten badut… emakume batek esaten badit kolpeak min eman diola… woow, bere mamia badu botatako esalditxoak, bai horixe!

Baina, nire ustez, nik ere uste dut, nire iritziz… Ai, barkatu, ze ez da nire eta nire iritzia! Erdian jartzen ari naiz ni biktima ez naizenean, ezta?

Nik jarrera arrazistak izan ditzakedala eta zapaltzen dudala aditzera eman nahi duzu? Niiiii? Cabo Verdeko lagun bat badut eta uda baten Afrikara joan nintzen kooperante gisa esperientzia bizitzera! Enbarazu egiten didazu eta burua lehertuko zait. Eta zuk ez dakizu zein koloretakoa den nire beste lagun baten senarra, beraz, kontuz! Agian erridikulua egingo duzu eta.

Lasaitu zaitez, lagun. Emaidazu eskua, “Hauskortasun zuria”, (Robin J. DiAngelo) adierazten ari zara eta. Normala da, pertsona zuri guztiei gertatzen zaigu jarrera arrazistak adierazten dizkigutenean. Niri behin baino gehiagotan seinalatzen dizkidate jarrera arrazistak, eta esker onez hartzen dut, berrikusi, informatu, nire hauskortasuna kontrolatzen saiatzen naiz, eta nire Salbatzaile Zuria kontrolpean euki.

Zerbait kontatuko dizut:

  • Zaintzak jasotzen dituen pertsonaiaren izenean akats bat egotea ez da kritika ez onartzeko eta ekintza arrazista adierazten ari zaizkizunak gutxiesten saiatzeko arrazoia; izan ere, gaiaren funtsa da arrazismoa eta kolektibo horren aurkako indarkeria iraunarazten duen emakume beltz zaintzailearen estereotipo tipikoa dela.
  • Sar zaitez SOS Arrazakeria Bizkaiaren webgunean, eta ikusiko duzu SOS Arrazakeria Federazioaren parte direla, SOS Arrazakeria Gipuzkoa edo SOS Racisme Catalunya, besteak beste.
  • Bilerari buruz entzun duzunari buruz, gogoratu zure sareetan ekintzaile beltz eta arrazalizatuak irakurri, entzun eta jarraitzeke dituzula. Haiekin ikasi ahal izateko zer esan nahi duen “Aliatua”, “Gorputzak jartzea”, “Zure komunitatea heztea” “Kaltea Konpontzea”, “Gune Seguruak” eta zuri ez diren pertsonek arrazistada adierazten dutenean zer gertatzen den entzutea.
  • Bilera horretan, pertsona zuriak zeuden, baita arrazalizatuak eta migratzaileak ere, baina, askotan, “Nik ez dut kolorerik ikusten” horrekin, arrazalizatuak ikusezin egiten da. Bileraren ordua eta eguna, Pribilegio Zuria, soldata eta gizarte segurantza duenaren pozisiotik jarri zen eta badakigu nola dabilen jendea azken aldian, eguneko 24 orduetan bizitza bilatzen eta denbora librerik gabe. Gainera, kolektibo hauetako pertsona batzuek beti gauza bera azaldu eta argudiatzeaz nekatuta daude eta beren osasun mentala lehenesten dute.

Egun hauetan, “Pinceles Vendetta Temptu” markaren barkamena argitaratu da, pintura beltzez margotutako modelo zuri baten irudia argitaratu ostean. Jimmy Kimmel umorista estatubatuarrak ere barkamena eskatu du blackface erabiltzeagatik.

Artikulu hau bidalti dugun egunean, EITBko zuzendaritzak ez du barkamenik eskatu blackfaceagatik, ez du azaldu zergatik aktoreetako batek min handiagoa eragin zuen hedabide publikoa erabiliz. Bere sare sozialetatik ere ez du iraina kendu.

Ez da ulertzen zergaitik bertan parte hartu zuten pertsona arrazalizatu eta migratzaileak ikusezin bihurtu dituen. Kaltea ere ez du konpondu, programaren sare sozialetan oraindik ere blackfacearen irudiak daudelako.

Halaber, deigarria egiten zaigu EITBko zuzendaritzak ohar bat atera izana berehala lesbofobia kasuagatik barkamena eskatzeko eta, kasu larri honetan, oraindik ere adierazpenik egin gabe egotea.

Horregatik, kexa Arartekoari eta Espektatzailearen Defentsa Erakundeari helarazi zaie, kaltea konpondu gabe jarraitzen bada instantzia gehiagoren aurrean aurkeztea baztertu gabe.

Amaitzeko, esan behar da euskal emakumeak garela, feministak eta zuriak, dekonstrukzio arrazistaren prozesuan, eta hemen azaldu ditugun ideiak ez direla gureak, baizik eta kazetariengandik, idazleengandik, komunikatzaileengandik, umorista eta aktibistengandik ikasitako argudioak direla.: Besteak beste, Desireé Bela- Lobedde, Moha Gerehou, Lucia Mbomio, Ijeoma Oluo, Brigitte Vasallo, Antoinette Torres Soler, Aamer Rahman, Sani Ladan.

Oharra: benetako gertaeretan oinarritua. EITBn gertatu zen, 2020ko maiatza eta ekaina bitartean.


Segi irakurtzen:

Download PDF
master violencia de género universidad de valencia

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

ayuda a Gaza
Download PDF

Título

Ir a Arriba