Hormak zeharkatzen dituen elkartasuna

Hormak zeharkatzen dituen elkartasuna

Ez dugu onartuko isolamenduak elkar aurkitzeko, sareak ehuntzeko eta indarkeriei eta desberdintasunei erantzuteko ditugun gaitasunei mugak jartzea, salatzen eta laguntza-sareak sortzen jarraituko dugu.

Texto: Mugarik Gabe
31/03/2020

Azken urteotan, asko ikasi dugu Latinoamerikako emakume elkarteekin, Euskal Herriko mugimendu feministarekin, indarkeriatik biziraun duten emakume taldeekin eta indarkeria matxisten aurkako borrokan estrategiak pentsatu eta praktikatzeko beren ezagutza eta gorputzak jartzen ari diren beste hamaika kolektibo eta pertsonekin batera egindako elkarlanari esker, denontzat izango den jendarte justu eta bidezkoagoa eraikiz.

Giza eskubideen defendatzaileengandik sareek babesten gaituztela ikasi dugu, indarkeria-maila handiko testuinguruei aurre egiten dieten kide askorengandik gauzak zailago jartzen diren lekuetan ekimen sortzaileenak agertzen direla ikasi dugu, eta, batez ere, badakigu kolektibitateak salbatzen gaituela.

Bizitzaren iraunkortasuna, zaintzak, sareak eta artikulazioa bezalako hitzak askotan esan ditugu. Agian orain, inoiz baino gehiago, esperientzia guzti hori eta beste batzuekin egindako hartu-emanetatik lortutako ikaskuntzak desoreken aurkako borrokaren zerbitzura jartzeko unea da, egoera zaurgarrienetan daudenekiko elkartasun-sareen zerbitzura. Agian, paradoxikoki, orain inoiz ez bezala, elkarrekin are gehiago egoteko unea.

suscribete al periodismo feminista

Orain inoiz baino gehiago, koronabirusak sortutako krisi honek, aurrean jartzen digu zeintzuk diren gure bizitza eta planetaren bizitzari eusten dioten lan horiek, argi uzten digu izaki interdependenteak garela. Orain lehenestea dagokigunez, are nabarmenago egiten du, halaber, zein lani ematen diogun balioa eta zein bazter dezakegun.

Osasun krisi honetan, baita ekonomikoa, lanekoa eta zaintzetakoa ere izaten ari dena, emakumeok bizi ditugun desoreka egoerak areagotu egiten dira. Etxebizitza askotan nagusiki emakumeen esku geratzen ari diren etxeko-lan eta zaintza-lanen banaketa bidegabeaz ari gara, zaintza-neurri edo gutxieneko atsedenaldia izateko eskubiderik gabeko etxe-barruko langileez ari gara, enplegu informaletan edo baldintza prekarioetan lan egiten duten emakumeez ari gara, euren egoera ekonomikoa are okerragoa izango dena… eta eraso egiten dieten gizonekin bizi diren emakume guztiez, egunotan egunean 24 orduz elkarrekin egotera behartuta daudenak. Orain inoiz baino gehiago, gure etxeetako lau hormen artean konfinatuta gaudenean, zaurgarritasunak agerikoagoak egiten dira.

Horregatik guztiagatik, hormak gurutzatzeko modu berriak aurkitu eta sortzeko beharrean gaude. Ez dugu onartuko isolamenduak elkar aurkitzeko, sareak ehuntzeko eta indarkeriei eta desberdintasunei erantzuteko ditugun gaitasunei mugak jartzea, salatzen eta laguntza-sareak sortzen jarraituko dugu.

Desberdintasun egoera globalak salatzen eta, krisi honi emandako analisi feministarik ez duten erantzun instituzionalak salatzen jarraituko dugu, (Euskal Herriko mugimendu feminista jada egiten ari den bezala), baina baita ere gure etxe eta auzoetan gertatzen denari adi, gure lagun eta bizilagunei; informazioa partekatzeko eta laguntza-sareak zabaltzeko, gure eskaerak ezagutu eta entzun daitezen, elkarri zaintzeko.

Lehen astean, dagoeneko gure leihoetara atera gara konfinamendu honen Euskal Herriko lehen erailketa matxista salatzera, Soraluzen hain zuzen ere, eta beste eraso sexista batzuk, Balmasedakoa kasu. Hori proposatutako mobilizazio ekimenetako adibide bat besterik ez da. Konfinamendu egunak geratzen zaizkigu, salatzen eta baita pentsatzen eta elkarrekin artikulatzen jarraitzeko, gaur eta beharrezkoa den arte indarkeria matxisten aurka borrokatzeko.

Hasteko, Martxan (2010) dokumentala konpartitu nahi dizuegu, mugimendu feministaren borroka anitzen adibide, momentu hauetan energiaz eta ilusioz betetzen gaituena gogotsu jarraitzeko, arrazoiak soberan baditugulako!

Konfinatuak agian, bakarrik inoiz ez!

Download PDF
master violencia de género universidad de valencia

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

ayuda a Gaza
Download PDF

Título

Ir a Arriba