Feministaldia 2019: Pilulak

Feministaldia 2019: Pilulak

Gaurko irratsaioan Feministaldiaren antolakuntzaren parte den Leire San Martin eta mahainguru batean egongo den Maria Zapatarekin hitz egin dugu. Badator Feministaldiaren XIV. edizioa, abenduaren 8tik 14ra bitartean. Aurtengo leloa, Pilulak izango da, eta lekuz mugituko dira. Oraingoan Kontadoresera doaz!

Texto: O no será
11/12/2019

Feministaldia

2006an hasi zen lehenengo Feministaldia eta urtero abendua feminismoz, artez, politikaz, antzerki, perfomance eta askatasunezko espazioez bete dute. Antolatzaileak, Plazandreok plataforma. Xedea: Askatasun espazioak sustatzea, adierazpen feminista ahalbidetu eta emakume artista, feminista eta ekintzaileen topagune iraultzailea da Feministaldia. Bazterretan egon eta planteamendu hegemonikoetatik aldentzen dira emakume eta kultura feministarekin estuki lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune da.

Eta urtero ere gu, Feministaldiaren programaren zain. Arteleku, Donostiako Emakumeen etxea, 2016 gunea, Kalostra, Tabalakera, Guardetxetik pasatu dira Girls Who Like Porno, Pripublikarrak, Medeak, Arakis Dioan Torr, Isabel Franc, Susanna Martin, Aldikadea, Raquel Lucas Platero, June Fernández, Kataliñak, Gudari Kings, Toxic Lesbian, Irantzu Varela, Esther Ferrer, Maite Garbayo, Mari Luz Esteban, Danele Sarriugarte, Kattalin Miner, Itxaro Borda, Marina Abramovic… Eta Begoña, Jawata Dj, Munlet, Placida Yeye, Lidia Damunt, Cathy Claret … ikuskizunekin dantza egin dugu edizioz edizio.

Programa osoa eta beste zenbait argibide webgunean.

suscribete al periodismo feminista
Download PDF
master violencia de género universidad de valencia
Etiquetas:

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

ayuda a Gaza
Download PDF

Título

Ir a Arriba