Ez, ez naiz lasaituko

Ez, ez naiz lasaituko

Hitz egiterakoan erabiltzen dugun tonuak nola sentitzen garen salatzen du eta botere posizio batetik tonu hori kritikatzea oso erraza da

Ilustración animada: Núria Frago

Ilustración animada: Núria Frago para el artículoNos duele, pero hasta ahora hacíamos como que no

Demagun zuzenean eragiten dizun eta barruak astintzen dizkizun zerbait azaltzen zabiltzala. Halako batean, solaskideak botatzen dizu: “horrela jartzen bazara ezin da zurekin hitz egin”. Harritu egiten zara. Haserreegi ote nago? Erasokor jardun ote dut? Haria galtzen duzu. Elkarrizketak beste norabide bat hartzen du.

Beste batean, demagun aurrean daukazuna dela amorruz eta harropuzkeriaz erdi-oihuka ari dena. Ez dauka batere edukaziorik. Ez al da konturatzen horrela hitz egitean gaitzespena besterik ez duela jasoko? “Aizu, lasai, ez? Mesede eskasa egiten diozu zure egoerari horrela” ateratzen zaizu. Hor bukatzen da elkarrizketa.

suscribete al periodismo feminista

Komunikazio eraginkor, asertibo, sosegatu baten izenean eztabaidaren tenperatura jaisten saiatzea egokitzat jo ohi da. Baina konplikatu dezagun apur bat kontua. Sar daitezela eszenara gure ohiko gonbidatuak: botere-desorekak. Eta orain, begiratu dezagun hobeto. Nork eskatzen dio lasaitzeko nori? Nor da talde pribilegiatu bateko kidea, nor talde baztertu batekoa?

Tonuaren edo “esateko moduaren” kritika botere posizio batetik egiteari tonu-zaintza esaten zaio (erderetan tone policing / vigilancia del tono). Baliabide hau erabiltzen duenak adierazpen baten baliozkotasuna ukatzen du solaskidearen tonua salatuz, mezua bere osotasunean kritikatu beharrean. Ad hominem familiako falazia bat da eta, aldi berean, botere-abusu bat. Solaskidea isilaraztea du helburu. Oharkabean egiten dugu askotan, estereotipo zehatz batzuen babespean: feministak beti daude haserre, ijitoek agresiboegi hitz egiten dute, langileak beti daude kexaka… (hala jarduteko arrazoirik ez balute bezala).

Batzuetan guztiz arbitrarioa da; edozein tonu, erreala ala imajinatua, izan daiteke kritikagarria. Beste batzuetan kode jakin bat ezartzean datza: lasaitasunez, ahots-tonu suabe eta gorputz-adierazpen neurtu batekin soilik adierazi dezake nork bere errealitatea. Eta normalean nork dauka horrela adierazteko abantaila? Gatazka batek zuzenean eragiten ez dion norbaitek edo, zuzenean eraginda ere, emozioak lantzeko eta komunikatzeko tresnak jasotzeko aukera (dirua, denbora) izan duenak. Patxada, askotan, pribilegio bat da.

Tonuaren poliziak ez du entzun nahi, hizketagaia aldatu nahi du eta, espresio osasuntsu bat ukatuz, presio-eltze leherkorrak produzitzen ditu. Gero, kexatu egiten da hartzen duten itxuragatik. Ze zatarrak, ze zaratatsuak, ze ahoberoak. Ezin zaizue ezer esan. Baina ez zaitez hain serio jarri, neska. Irribarre apur bat egingo bazenu sikiera. Hainbeste ez. Seriotasunez hitz egiteko kontuak dira hauek. Lasaitzen zarenean hitz egingo dugu.

Benetan lasaitzea nahi duzu? Ba haserretu zaitez nirekin batera, ostia.

Download PDF
master violencia de género universidad de valencia
Etiquetas: ,
Download PDF

Título

Ir a Arriba