fbpx

Festak eta feminismoa En red, Podcasts

Festetan gure iruditegi sinbolikoa kondentsaturik agertzen zaigu. Komunitatea saretu eta gizarte-egiturak indartu edota eraldatu egiten diren uneak dira. Horri buruz hitz egin dugu Miren Guilló antropologarekin, eta praktikara jauzi eginez, Zaharraz Harro jai autogestionatuetako antolakuntzako kide den Maialen Martinez de Marigortarekin.

Gasteizko Alde Zaharreko ZAHARRAZ HARRO-ren banderak

Gasteizko Alde Zaharreko ZAHARRAZ HARRO-ren banderak

Aste honetako saioan Miren Guilló antropologarekin hitz egin dugu, 2017an Festak, genero-harremanak eta feminismoa elkarlanean, esku ugariren artean idatzitako liburuaren koordinatzailea da. Bere hitzetan, festetan gure iruditegi sinbolikoa kondentsaturik agertzen zaigu. Une garrantzitsuak dira, komunitatea saretu eta gizarte-egiturak indartu edota eraldatu egiten diren uneak, hain zuzen. Baina hainbat subjekturentzat festak, beldurra eta erasoekin lotuta egon daitezke eta iruditeri aldatzeko beharra azpimarratu du antropologoak. Horren harira, feminismotik botere-harremanak iraultzeko estrategiak garatzen dira festa testuinguruan. Areago plazeraz hausnartu eta politizatzeko beharraz hitz egin digu.

Ondoren, teoriatik praktikara jauzi egin eta, Gasteizko Alde Zaharreko ZAHARRAZ HARRO, jai autogestionatuetako antolakuntzako kide den Maialen Martinez de Marigortarekin hitz egin dugu. Festa beste era batera ulertu eta antolatzeko beharra aldarrikatu du, hala egiten baitute Gasteizko alde zaharrean. Jaiak deszentralizatzeko, alde zaharreko komunitatearen harreman sarea ehuntzeko eta gorputz anitzek plaza hartzeko kolektiboki egiten duten lanaz  aritu zaigu.


Interesatuko zaizu: 

Jaietan ere badugulako zer aldarrikatu: erasoak, protokoloa eta oholtzak

Musika jarri eta nahasten duten emakumeak*

Herri jai feministak, 2016

Festak eta feminismoa
0 votes, 0.00 avg. rating (0% score)

O no será

Márgenes, gorputza, sexualidades, intersecciones, placeres, identitateak, gatazkak, transgresiones, subjetividades, indarkeriak, resistencias, erantzunak, subversiones, redes, aniztasuna, sonoridad, construcción… Será feminista o no será…Los lunes de 22.00 a 23.00 el programa de feminismos en Hala Bedi Bat. Se reemite los domingos de 09.00 a 10.00.

Uso de cookies

Nosotras también hemos sucumbido a las cookies y eso que no son de chocolate. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies