Berdintasunaren espejismoa, eskola kiroleko saskibaloian ere bai

Berdintasunaren espejismoa, eskola kiroleko saskibaloian ere bai

Atxuri-Solokoetxe saskibaloi taldeko gurasoak

Gure alaben saskibaloi-denboraldia amaituta, atzera begiratzeko aukera baliatu dugu.

Martxoaren 8an kaleratutako artikulu batean Bizkaiko Saskibaloi Federazioko emakume batzuek adierazitakoa gogoan, gaur egun, oraindik ere, gure jokalari gazteek egunero bizi behar izaten dituzten egoerak ekarri nahi izan ditugu hona; […]

Download PDF
10/06/2019

Atxuri-Solokoetxe saskibaloi taldeko gurasoak

suscribete al periodismo feminista

Gure alaben saskibaloi-denboraldia amaituta, atzera begiratzeko aukera baliatu dugu.

Martxoaren 8an kaleratutako artikulu batean Bizkaiko Saskibaloi Federazioko emakume batzuek adierazitakoa gogoan, gaur egun, oraindik ere, gure jokalari gazteek egunero bizi behar izaten dituzten egoerak ekarri nahi izan ditugu hona; federazioko emakumeen hitzetan, “oraindik bide luzea baitugu aurretik”.

Denboraldi honen hasieran, Bizkaiko Klub batek txapelketa bat jokatzera gonbidatu zuen gure nesken taldea. Egunean zehar kantxa batean eta bestean partidak jokatu ostean, 18:00etan emakumezkoen eta gizonezkoen finala jokatzeko ordua etorri zen. Hara non ikusten dugun, baina, kantxa handiena aukeratu dutela gizonezkoen azken partida jokatzeko: harmailak, speakerra, bi arbitro eta markatzailea. Emakumeen finalerako, berriz, barnealdeko kantxa txikia, ikusleentzako jesarlekurik gabe, speakerrik gabe, arbitro bakarra eta markagailua itzalita.

Demaseko inpotentzia eta haserrea piztu zitzaigun, ez baitzegoen ulertzerik zelan egin zezaketen halako diskriminazioa 13 urteko nesken eta mutilen artean. Batzuek ohoreguztia, jokalari profesionalen modura, eta neskak, berriz… “aizu, jokatu egiten dute; ezda nahikoa, ala?”. Emango dizkiegu ahalduntze ikastaroak 16 urte betetzen dituztenean.

Okerrena, baina, antolakuntzako kide batzuek ez zutela ikusten egoeraren larritasuna eta ageriko bazterkeria; izan ere, beraien ustean, antolakuntzari lotutako garrantzi gabeko akats txiki bat baino ez zen izan. Sariak banatzean ordena aldatzeko aukera ere bazeukaten, egoera orekatze aldera edo… baina baita zera ere. Hirugarren sailkatuenetik lehenengora eta betiere nesken taldea lehenbizi eta azkenean, ohorezko postuan, mutilena.

Ziurrenik hurrengoetan berdintasunari arreta handiagoa egingo dio klubak; alabaina, bizipen hori ikusirik, gure neskak hasiak dira gizarteko ia esparru guztietan gertatzen denaren isla den jokabide hori barneratzen. Benetako arazoa horixe da eta: berdintasunaren espejismoaren pean, aukera-berdintasuna sustatu beharrean guztiz kontrako bidea bultzatzen duten jokabideak nagusitzen direla.

Pribilegioei buruz ari gara. Jarduteko modu batzuk natural bihurtu dira, beti horrela jokatu dugulako eta ez daukagulako aldatzeko inolako premiarik. Ez da nahikoa emakumeen kirolari atea irekitzea, gainditu beharreko maila itzela baitaukagu ate aurrean, barrura sartu ahal izateko. Berdintasuna ez da osmosi bidez, berez, etortzen. Etengabe borrokatu behar da eta, zaratarik egin ezean, txokoan baztertuta jarraituko dugu.

Neska gazteek edozein kirol egitea sustatu nahi badugu, euren burua islatuta sentiarazteko erreferentziak indartu eta bistaratzea da gakoetako bat. Emakume entrenatzaile, jokalari, arbitro eta zuzendarien ordezkaritza indartzeko politikak bultzatu behar dira, benetako zerbait izan dadin, eta ez espejismoa edo amets

iritsezina. Eta hori lortzeko, ezinbestekoa da politikei eusteko baliabide ekonomikoak bideratzea, asmo oneko adierazpenak ez daitezen hitz hutsak izan.

Hain zuzen ere, oso deigarria da gizonezkoak izatea, soil-soilik, ikasturte honetako hautatzaileen taldeko kide guztiak. Harrigarria da, halaber, teknifikazio-programako partaide guzti-guztiak gizonezko entrenatzaileak izatea. Ez dago emakumezko tituludunik? Ez dago emakumerik, hautatzaileak edo teknifikatzaileak izateko prestakuntza eta esperientzia nahikoa eta soberakoa dutenik?

Ildo horretan bertan, Federazioak zazpi sari banatu ditu eta “emakume jokalari onenarentzako” saria baino ez diote eman emakumezko bati. Gainerako sari guzti- guztiak gizonezkoentzat izan dira: klubik onena, denboraldiko entrenatzailea,denboraldiko arbitroa…

Hara! beste hiruko bat sartu digute.

Izaskun Aranbarri

(Bat egiten dute Atxuri-Solokoetxe saskibaloiko guraso hauek: Idoia Campo, Ainhoa Basterretxea, Cristina Sánchez, Rodri Tombo-Tombo, Koldo Larrinaga, Susana Landa, Susana Payán, Marta Imaz, Gorka Bilbao, Jon Eguia, Estitxu Gonzalez de Betolaza, Alberto Arenal, Javi Zabalza, Natalia Aranburu eta Patxo Markoartuk; eta María Ruiz eta Beñat Lasuen entrenatzaileak)

Download PDF
master violencia de género universidad de valencia
Etiquetas:

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

ayuda a Gaza
Download PDF

Título

Ir a Arriba