fbpx

Ekainak 14: Suitzara datorren greba feminista En red, Podcasts

Suitzara joaten gara, momentu garrantzitsu batean, ekainaren 14ean bertan egingo den greba feministaren prestaketagatik eta Audientzia Nazionalak Nekane Txapartegi, euskal militantea eta Lora irratiko kidea, deklaratzera deitu zuelako berriro.

Gaurko irratsaioan Suitzara egin dugu bidaia. Pasaden maiatzaren 18an Zuricheko Lora irratiak jardunaldi batzuk antolatu zituen hango Rote Fabriken, “Hierarkiarik gabe lan egin” izenpean. Bertan Hala Bediko bi kide egoteko aukera izan genuen, autogestioaren inguruan jarduteko. Modu horretan, Zurichera heldu ginen momentu garrantzitsu batean. Alde batetik, ekainaren 14ean Suitzan egingo den greba feministaren prestaketa lanak ezagutu genituelako eta bestetik, Audientzia Nazionalak Nekane Txapartegi, euskal militantea eta Lora irratiko kidea, deklaratzera deitu zuelako berriro.

Beraz, irratsaio honetan Lora irratiko kidea den Anouk-ekin hitz egin dugu irratiaz, antolatu zituzten topaketen inguruan eta grebaren jarraipenaz. Bestalde, Greba feministaren kolektibokoa den Patriziarekin hitz egin dugu honen antolakuntzaz eta Nekane Txapartegirekin dagoen elkartasunaz.

Azkenik, Greba feminista antolakuntzan dagoen kolektibo bat ezagutzeko aukera izan dugu, F.I.S.T. Baina irratsaioan denbora izan ez dugunez, kolektiboaren berri ematen dizuegu hemendik, haiek azaltzen duten bezala:

    F.I.S.T

  • Feminista, internazionalista eta elkartasuna.
  • «Jatorri eta errealitate desberdinetako emakumeen* elkargune bat gara, desira amankomun batek batzen gaituelarik: menpean hartzen gaituzten estruktura heteropatriarkal, koloniak-arrazista eta kapitalistengandik aske bizitzeak!
  • Horretarako, gure bizipen partikularrak elkarbanatu eta bizi ditugun diskriminazio desberdinei erantzun kolektibo bat emateko, espazio bat sortu dugu.
  • Mugimendu feminista internazionalistaren parte gara.
    • Idatzi ahal zaie honetara: fist@immerda.ch
Ekainak 14: Suitzara datorren greba feminista
0 votes, 0.00 avg. rating (0% score)

O no será

Márgenes, gorputza, sexualidades, intersecciones, placeres, identitateak, gatazkak, transgresiones, subjetividades, indarkeriak, resistencias, erantzunak, subversiones, redes, aniztasuna, sonoridad, construcción… Será feminista o no será…Los lunes de 22.00 a 23.00 el programa de feminismos en Hala Bedi Bat. Se reemite los domingos de 09.00 a 10.00.

Uso de cookies

Nosotras también hemos sucumbido a las cookies y eso que no son de chocolate. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies