Apirilaren 26tik haratago, bolleron ikusgarritasuna egunero En red, Podcasts

Hain dira sakonak lesbianismoak planteatutako eztabaidak, ze jende gehienari erosoago iruditzen zaio beste alde batera begiratzea. Gure irratsaioan, ordea, beti da lesbianon ikusgarritasunaren eguna. Gaur BALA, Sare Lesbianista, MDMA eta 7menos20 taldeetako kideak izan ditugu gurean.

Sare Lesbianistak Bilbon jarritako pankarta bat

Sare Lesbianistak Bilbon jarritako pankarta bat

Lesbianon ikusgarritasuna baxua egon bada edo egon ez bada, ez da existitu ez garelako, baizik eta patriarkatuari interesatu ez zaiolako izan da, emakume askeak interesatu ez zaizkion bezala. Safotik gaur egun arte ugariak izan dira lesbiana ezagunak.  Monique Witting, Sheila Jefreeis, Alison Bechdel, Gloria Anzaldua, etab. luze bat. Bizipen desberdinetakoak, teoria askotakoak eta lesbianismo identitate anitzakoak. Bollerak, lesbianak, emakumeak, emakumeak ez direnak, feminismoan emakumeak sujetu politiko bezala ezbaian jarri dutenak, arraza eta klase ugarikoak, egoera sozio politiko desberdinetakoak, baina mendez mende, herriz herri aldaketak egin dituztenak. Hain dira sakonak planteatutako eztabaidak, hain dira sakonak planteatutako aldaketak, ze jende gehienari erosoagoa iruditzen zaio beste alde batera begiratzea, dena aldatzeko nahia azalduz baina ezer ez aldatu ez dadin, pribilegioak gaur egun dauden bezala mantendu daitezen.

Ez duzue ikusgarriak izatea nahi, beste alde batera begiratzea errazagoa delako, baina ez esan zerbait aldatu nahi duzuela, gure ikusgarritasuna ekiditen saiatzen zareten bitartean.

Hau dela eta gaur honi buruz hitz egin dugu, lesbianon ikusgarritasunari buruz, BALA taldearen aurkezpenaren manifestua, Sare Lesbianista, MDMA eta 7menos20 taldeak izan ditugu gurekin.

Apirilaren 26tik haratago, bolleron ikusgarritasuna egunero
0 votes, 0.00 avg. rating (0% score)

O no será

Márgenes, gorputza, sexualidades, intersecciones, placeres, identitateak, gatazkak, transgresiones, subjetividades, indarkeriak, resistencias, erantzunak, subversiones, redes, aniztasuna, sonoridad, construcción… Será feminista o no será…Los lunes de 22.00 a 23.00 el programa de feminismos en Hala Bedi Bat. Se reemite los domingos de 09.00 a 10.00.

Uso de cookies

Nosotras también hemos sucumbido a las cookies y eso que no son de chocolate. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies