“Fikzioa errealitate bihurtzen da eta askotan errealitateaz ari garenean, fikzioan ibiliko bagina bezala tratatzen gaituzte”

“Fikzioa errealitate bihurtzen da eta askotan errealitateaz ari garenean, fikzioan ibiliko bagina bezala tratatzen gaituzte”

Feminismoa etxe guztietara heldu ahal da plataforma online berrien bitartez? Telesailen arrakastaren harira, kutsu feminista duten hainbat serie aztertu ditugu.

Texto: O no será
27/03/2019
Irratsaioan aztertutako telesailen protagonistak

Irratsaioan aztertutako telesailen protagonistak

Saio honetan serieak ekarri nahi izan ditugu gurera, kutsu feminista (heteroarautik ateratzen diren identitateak eta gorputzak, adibidez) daukaten serieak, hain zuzen ere, nahiz eta horietako guztiek kritika ateratzeko arrazoiak ere dituzten. Azkenaldian, asko hedatu da telesailen (agian hitz horrek jada ez du zentzu handirik, gehienak ez baitira telebistan ikusten) eskaintza eta horregatik batzuk hautatu ditugu honetan sakonago edo gainetik komentatzeko. Hori dena, serieen hasierako abestiekin ongarrituta.

Hauek dira saioan izan ditugunak, batzuk berriak besteak zaharragoak: The L world, Orange is the new black, Las chicas de oro, Top of the lake, Transparent, Sense 8, Harlots, Liar, Girls, Dietland, Big little lies, The Handmaid’s Tale eta Better things. Beste batzuentzako, aldiz, ez dugu denborarik izan: Queer as folk, Broad City eta Sharp Objects (Heridas abiertas), besteak beste.

suscribete al periodismo feminista

Horretaz gain, serieak ikuspegi feministatik aztertzen duten liburu batzuen izenak ere bota ditugu, guztiak hainbat egilek eginak: SCI-FEM. Variaciones feministas sobre teleseries de ciencia ficción; Sexo, mujeres y series de televisión eta Vírgenes catódicas, putas recalcitrantes.

 

Download PDF
master violencia de género universidad de valencia
Etiquetas:

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

ayuda a Gaza
Download PDF

Título

Ir a Arriba