Martxoak 8ko greba feminista En red, O no será / Edo ez da izango

Hiru feministen begiradak ekarri ditugu gurera: Maialen Kortabarria, Hala Bediko kazetaria; Arabako Lautadako mugimendu feministako kide den Oihana San Bizente eta Irati Leon, Gasteizko Mugimenduko Feministako kidea.

'Edo ez da izango' irratsaioko kideen argazkia

‘Edo ez da izango’ irratsaioko kideen argazkia

Guztiok dugu gogoan iazko greba feministak sortutako zirrara eta lurrikara. Aurten ere munduko txoko ugaritan bezalaxe, Euskal Herrian eta Araban ere emakumeok, transok eta bollerok kaleak eta plazak geure egingo ditugu sistema hetero-patriarkal-kapitalistak gure gorputzetan sortzen dituen biolentziak eta arrakalak mahaigainean jartzeko eta horri erantzuna emateko. Horretaz guztiaz hitz egiteko saio honetan mugimendu feministako hiru kideren begiradak ekarri nahi izan ditugu gurera:

Maialen Kortabarriak, Hala Bediko kideak, irratiko emakumeek aurtengo greba feminista nola burutuko duten azaldu digu eta emakume, trans eta bollerok komunikabideetan daukagun pisu eta garrantzia azpimarratu. Era berean, berarekin greba feministak sortzen dituen korapilo eta deserosotasunez, hori grebaren arrakasta gisa ulerturik.

Arabako Lautadako mugimendu feministako kide den Oihana San Bizenterekin landa eremua erdigunera ekarri dugu; bertan grebak izango dituen bereizgarriez eta Lautadako Mugimendu Feministaren indartzeaz ohartarazita.

Azkenik, Irati Leon Gasteizko Mugimenduko Feministako kidearekin mintzatu gara. Gasteizen aste honetan zehar izango diren deialdiez gain, M8ko egitaraua eta mugimendu feministaren posizio politikoa argiro azaldu digu.

Martxoak 8ko greba feminista
0 votes, 0.00 avg. rating (0% score)

O no será

Márgenes, gorputza, sexualidades, intersecciones, placeres, identitateak, gatazkak, transgresiones, subjetividades, indarkeriak, resistencias, erantzunak, subversiones, redes, aniztasuna, sonoridad, construcción… Será feminista o no será…Los lunes de 22.00 a 23.00 el programa de feminismos en Hala Bedi Bat. Se reemite los domingos de 09.00 a 10.00.

Uso de cookies

Nosotras también hemos sucumbido a las cookies y eso que no son de chocolate. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies