Gorputza gudu-zelai, indarkeria estetikoari ekintza feminista!! Participa

Nota: Este artículo se enmarca en la sección de libre publicación de Pikara, cuyo objetivo, como su nombre indica, es promover la participación de las lectoras y lectores. El colectivo editor de Pikara Magazine no se hace responsable ni del contenido ni de la forma de los artículos publicados en esta sección, que no son editados. Puedes mandar el tuyo a participa@pikaramagazine.com. Rogamos claridad, concisión y buena ortografía.

Feminista Autonomo Batzuk

Arropa denda batera joan,

eta “neska” edo “mutil” sekzioa aukeratu behar izatea.

Aukeratu nahi ez baduzu,

haur sekziora joan behar izatea.

Eta bertan ere, kolore eta irudiek aukera beraren aurrean jartzea.

Arropa denda batera joan,

eta 42 talla baino handiagorik ez aurkitzea.

Holako dendaren batean,

feminismoa aldarrikatzen duten kamisetak salgai izatea.

Janariari beldurra izatea,

baita norbere gorputzari ere.

Eta janariaz ezin gozatzea,

ezta norbere gorputzaz ere.

Argaltzeko edo argal mantentzeko dena,

osasuntsua dela kontsideratzea.

Baita koipetsua eta azukreduna berez txarra dela ere.

Eta hori plazerez jaten duena,

epaitzea.

Guapa izan behar izatea. Guapa, atsegina eta jatorra,

…pasatu gabe, eh!

Photoshopez eraldatuta, arropa gutxiz eta guztiz kosifikatuta,

emakumeak kaleko iragarkietan aurkitzea.

Itsusiak izan ezin, baina itsusi izanda ere, objektu sexual besterik ez diren emakumeak.

Sexy eta sexualak izan behar garela esaten diguten kartelak

etengabe topatzea.

Baita sexualak garenean pasatzen garela eta putak garela entzun behar izatea.

Lodiak ere sexyak izan daitezkeela entzutea,

hobe sexyak, itsusi eta potolo hutsak baino.

Hiri eta herriko kaleetatik ibiltzea,

eta arropa eta estetika arloko marka handien okupazioa sentitzea.

Okupazio espaziala, diskurtsiboa, ideologikoa eta kapitala.

Frantziatik Donostiako Zarara erostera etortzea,

“prezio españolen” bila.

Baita Zara aitzaki hartuta turismoa bultzatzea ere.

Hiriko zentroa Amancio Ortegarena izatea,

zonaldea garestituz eta bertan bizitzea zailduz.

Auzoko azoka zena,

marka handien erakusleiho bihurtzea.

Eta bertakoek euren egunerokotasuneko ohitura, ibilbide eta harremanak aldatu behar izatea.

Prezio merkeen oihanean,

lehen merkatzen diren prezioak eskulanarenak izatea:

Inditexek mendebalde aberatsean dituen dendetan,

zein pobretutako herrialdeetan dituen lantegietan.

Azaroak 25 honetan honi guztiari indarkeria matxista deitzen diogu.

Indarkeria estetikoa jopuntuan jarri nahi izan dugu gaur, eta horrekin batera egituratzen diren bestelako indarkeria forma eta zapalkuntzak. Indarkeria matxista ez baita zerbait isolatua edota gizartearen akats bat, erroan  kokatzen den zerbait baizik, mundu kapitalista eta heteropatriarkal honetan ezinbestekoa.

Indarkeria estetikoak buruak eta gorputzak zeharkatzen dizkigu. Edo horren ahalegina egiten du behintzat. Gure gorputzekin egin bezala, lurraldea, hiria, kaleak eta espazio publiko eta komunitarioak ere egin nahi ditu bere, indarkeria estetikoa bultzatu eta eragiten duten agente kapitalista eta heteropatriarkal berberek.

Baina ez, ez gara objektu pasiboak, ez dugu izan nahi, eta ez gara izango!! Indarkeria estetikoak gure gorputzetan ere kokatu digu borroka, eta gorputzetatik, gorputzekin eta gorputzez erantzungo diogu!!

Guzti honengatik, pasa den larunbatean itxita esnatu ziren Donostiko erdialdeko dendak, donostiarroi eta emakumeoi bizitza aldarazten, inposatzen, txikitzen, bereganatzen dituzten komertzioak salatzeko asmoz. Sortu eta eragiten duten indarkeriaren aurrean planto eginez, eta inposatzen diguten hiri eredu kapitalistari ezetz esanez.

Ez ditugulako gure gorputzetan, gure buruetan, gure kaleetan, gure hirian nahi.

Ilegalki baina zilegitasunez!!

Proposatzen dizkiguten bideek ez digutelako balio.

Eskaintzen dizkiguten apurretatik ez dugulako bizi nahi.

Bizitza handiena delako,

inposiziorik gabe eta indarkeria matxistarik gabe bizi nahi dugulako!

Borroka dezagun indarkeria sinbolikoa etxeetan, komunetan, kale eta plazetan, arropa dendetan eta tabernetan!

Gorputza gudu-zelai, indarkeria estetikoari ekintza feminista!!
0 votes, 0.00 avg. rating (0% score)

¿Quieres debatir en un espacio tranquilo, seguro y libre de (machi)trols? Vente al foro de debate de Pikara Magazine

Revista que ofrece periodismo y opinión con un enfoque crítico, feminista, transgresor y disfrutón.

Te necesitamos para seguir haciendo #PeriodismoFeminista

Descubre qué significa ser #AmigaDePikara

Uso de cookies

Nosotras también hemos sucumbido a las cookies y eso que no son de chocolate. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies