Desobedieta eta gordoritatea

Desobedieta eta gordoritatea

Gure itxura aproposa edo nazkagarria dela erabakitzen dutenek orain dela 60 urteko iragarkietan loditzeko "Plus forma" produktua saldu nahi ziguten.

Badatoz eguzki izpiak. Badator gorputza erakusteko sasoia. Badator dauzkagun haragiak tupustean galtzeko otoitz espresak egiteko momentua. Bero zara  eta jaka kendu beharko duzu. Kopetatik behera ur jauzika duzun izerdia ez daukazu argi nondik datorren. Agian termometroak markatzen dituen 35 graduak. Beharbada burmuinean bor-bor dabilkizun sufrimendua. Bai lodi maitea, heldu da, udarekin batera, etxean ezkutatu edo lodiaktibismoa praktikatzeko unea.

Desirée Bela-Lobedde youtuberra aktibismo estetikoari buruz aritzen da. Gorputz batzuk erresistentzian bizi direla esaten digu. Oso diskurtso argiarekin, arauan ez gauden emakumeok bizi dugun egoera iluna azaltzen du. Zergatik da zuria ona eta beltza txarra? Zergatik da argala ona eta lodia txarra? Apartheid estetikoari buruz mintzo da. Ba al dakizu zenbat balio duten eta non saltzen dituzten emakume beltzek erabiltzen dituzten txanpu eta makilaje produktuak? Ez badakizu zer erantzun, zorionak! Zure sariak PRIBILEGIO ZURIA dauka izena. Lodiok denda eta atal bereziak ditugu, arropa itsusi eta formarik gabekoak eros ditzagun. Ba al dakizu lodion bikini bat argal batena baino garestiagoa dela? Eta hegazkinetan dirutza ordainarazi nahi digutela XL eserlekua izateagatik? Pentsa emakume beltz eta lodiek ordaindu behar duten/duzuen tasa.

Gure itxura aproposa edo nazkagarria dela erabakitzen dutenek orain dela 60 urteko iragarkietan loditzeko “Plus forma” produktua saldu nahi ziguten. Gaur egun, XXI. mende  libre honetan, iragarkietan antizelulitikoak edo urdail ebakuntzak sartzen dizkigute begietatik. Orain dela 60 urte modan zegoen azal zuria izatea, horrek baratzean lan egiten ez genuenaren seinale zelako. Egun, solarium eta krema iluntzaileak modan daude, azal argia izan beharko lukeenak azal iluna izateak oporrak ordaintzeko dirua duela erakusten duelako.

suscribete al periodismo feminista

Edertasun kanonak modak direla soberan dakigu. Edertasun lortuezin madarikatuaren xede bakarra dela emakumeon artean frustrazioa eta obedientzia lortzea, eta gure sosak light produktuetan, depilazioetan eta antizelulitikoetan gastatzea. Hortaz? Zergatik dute hain botere handia euren mezuek? Zergatik jarraitzen dugu gure gorputzak auzitan jartzen?

Uda honetan eredu bihurtzeko aukera paregabea daukazu. Daukazun gorputz bakarrarekin hondartzara, igerilekura edo zure etxe ondoko txitxipozora joaten zarenean kontuan izan (arren belauniko eskatzen dizut), zu, (BAI, ZU!), daukazun gorputz horrekin pozik ikusten bazaituzte, agian zure jarrera mimetizatzeko gogoa izango dutela ingurukoek. Praktikatu GORDORITATEA*. Uda hontan egiozu arau estetikoari DESOBEDIETA* eta izan zaitez lodiaktibista!

 

*Oharra: Gordoritatea eta Desobedieta neologismoak Bartzelonako Komando Gordix queer lodiaktibistek irakatsi dizkidate.

Download PDF
master violencia de género universidad de valencia
Etiquetas:

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

ayuda a Gaza
Download PDF

Título

Ir a Arriba