M8 lurralde zapatistan: Borrokan dauden emakumeen topaketa

M8 lurralde zapatistan: Borrokan dauden emakumeen topaketa

Oihana Altuna

Foto de Arthur Temporal | Creative Commons

 Bost mila partehartzaileen artean, Marichuy, Gobernurako Batzorde Indigenako (CIG) bozeramailea, otsaileko istripua gertatu ondorengo lehen agerraldian

 

“Ongi Etorri Munduko Emakumeak… Borrokan dauden Emakumeen Nazioarteko Lehenengo Topaketa Politiko, Artistiko, Kirol eta Kulturalera”… “Hemen, emakumeak bakarrik” eta argi gelditu ez bada…“Gizonek debekatuta […]

Download PDF

suscribete al periodismo feminista
27/04/2018

Oihana Altuna

Foto de Arthur Temporal | Creative Commons

 Bost mila partehartzaileen artean, Marichuy, Gobernurako Batzorde Indigenako (CIG) bozeramailea, otsaileko istripua gertatu ondorengo lehen agerraldian

 

“Ongi Etorri Munduko Emakumeak… Borrokan dauden Emakumeen Nazioarteko Lehenengo Topaketa Politiko, Artistiko, Kirol eta Kulturalera”… “Hemen, emakumeak bakarrik” eta argi gelditu ez bada…“Gizonek debekatuta dute sarrera” diote Moreliako Caracolera heltzerakoan zeharkatu behar den burdin hesian dilindan dauden eskuz margotutako mezuetako batzuk. Emakume zapatistek hileak daramazkite Borrokan dauden Nazioarteko  Emakumeen Lehen Topaketa prestatzen. Azken ukituak abendutik hona, EZLNko Erakunde Klandestino Iraultzaile Indigenaren deialdiarekin batera, eman dituztelarik. Dena gertu, beraz, Chiapaseko San Cristobal de las Casas hirian antolatu den garraioa hartu eta hiruzpalau orduko bidaiaren ostean, Tzots Choj zonaldeko IV. Caracolera ailegatzeko.

Besperatik, martxoaren 7tik, hasi dira izena emanda zuten emakumeak gobernu autonomo zapatistaren eremura sartzen. Bost caracoletako emakumeekin batera, 30 herrialdetik gora eta 27 estatu mexikarretatik datozen emakumeak dira. Martxoaren 8tik 10ra arte emakume zapatistekin batera solastu, jokatu eta elkarbanatzeko helburuarekin heldu dira.

“Emakume zapatistei ezin zaie argazkirik atera jaten, pozola edaten edo afaltzen dauden bitartean” dio beste kartel batek caracoleko eremu barruan. Gobernu Onerako Batzordearen eraikinak, bulegoak, logelak, sukaldea edo auditorioa, besteak beste, mural berri eta zaharberrituekin atonduta erakusten dira. Koloretsu. Gerizpean, bost gune zapatistetako emakumeak atsedena hartzen daude, beraien hizkuntzetan solasean, bakoitzak bere buru-berokia soinean du eta honi itsatsita kolorearen arabera zein gunetakoa den adierazten duen begizta, hots, La Realidad, Oventik, La Garrucha, Reberto Barrios edo Morelia bertakoa. Tzeltalak, Tsotsilak, Tojolabalak, Cholak, Zoqueak, Mamak edo mestizoak gehienak; soineko tradizionalekin edo bakeroekin jantzita, kanpoko emakumeek kolorezko ohial etxolez inguruak nola estaltzen duten begira daude, biharamunak ekarriko duenaren zain.

Horretarako aukera egon badago: antzerkia, poesia, futbola, yoga, dantza, boleibola edo tailerrak: Genero Indarkeria, Manifestu Feministak, Nekazalekologia, Bortxaketa Zuzentzaileak, Mokorraren Deskolonizazioa edo Ziberfeminismoa, besteak beste. Hainbat gairen inguruko solasaldiak ere proposatu dira: Emakumezkoen leinua, Erresistentzia motak, Hezkuntza antimatxista, Feminizidioak, Komunikabide matxistak, Maitasun erromantikoa, e.a.

Martxoaren 8an eguzkia jaiki da. Bost mila emakume inguru prest daude datozen hiru egunetarako proposatu berrehundik gorako jardueretan partehartzeko. Ongi etorri eta hasiera ekitaldiaren ardura Erika Infanteriako Kapitain Insurjenteari dagokio. Caracolaren erdian jarri duten tenpletetik hitzegiten du. Alboan kargu ezberdinetako emakume zapatistak ditu lagun eta aurrean, emakume andana esateko duena entzuteko gertu.

Erika insurjenteak emakume zapatista guztien izenean hitzegiten du. Iraganean hiriko etxe baten, huskeria ordainduta, neskame aritu zen emakume indigenaren izenean, klandestinitatean antolatzen zebiltzan borrokaren berri izan bezain pronto, gauetan ikasi eta bere burua altxamendurako prestatu zuen emakumearen izenean. Baita, 1994ko EZLNaren altxamenduan, armak hartu eta tropak gidatu zituen emakumearen izenean ere. Eta gerraren ondoren Chiapaseko lurralde autonomoetan jaio eta hezi den emakume zapatistaren izenean ere bai.

Gogora ekarri du Erika insurjenteak zenbat kostatu zaien  zapatistei sistema kapitalistaren kontra borrokatzea, sistemaren baitan gizonen mespretxuaren kontra borrokatzea eta hiriko emakume batzuen gutxiespenaren kontra borrokatzea ere bai. “Gauza bat da emakumea izatea eta beste bat pobrea izatea; eta oso bestelakoa da indigena izatea; eta bestelako oso bestelakoa da emakume indigena zapatista izatea.”

Morelian, mota guztietako emakumeak elkartu dira, eskondu eta eskongabeak, alargunak, dibortziatuak, hiri eta herrikoak, alderdikoiak, heteroak, lesbianak, transgeneroak, ikasketadunak eta gabeak, feministak eta ez; bata bestearengandik ikasteko prest daude. Zapatistek baliabideak jarri dituzte edozein emakumek beraien borrokari buruz zeresanik izanez gero, errespetuz beraiei helarazteko.

Zergatik otu zitzaien topaketa burutzea? Nolabait, CNIko, Indigenen Kongresu Nazionaleko kideak eta batez ere CIGeko, Gobernurako Kontzeju Indigenako lagunak omendu nahi izan zituzten urrian, erakunde honen bozeramaileak, Maria de Jesus Patriciok, Marichuyk, Mexikoko 2018ko bozetarako presidentegai izateko kanpaina lurralde zapatistetan abiatu zuenean. Otsailaren 19an bukatu da beharrezko ziren 800.000 gorako sinadurak biltzeko epea. Ez du hautagaitza lortu.

EZLNa izan zen, CNIren baitan, 2018ko bozetan bat-batean hautagai indigenarekin, eta gainera emakumezkoarekin, sartzea proposatu zuena. Hori bai, zapatistek ez zutela partehartuko baina babesa emango zutela argitu zuen EZLNak. Hausnarketa eta eztabaida askoren ondoren, CNI osatzen duten herri indigenek maiatzean baietza eman eta erakundean hogei urte baino gehiago borrokan daraman Marichuy sendagilea nahua aukeratu zuten beraien bozeramaile, Jalisco estatuko, Tuxpan komunitateko kidea, Gobernurako Indigenen Batzordeko 71 kidekin batera.

130 egunetan 120 leku ezberdinetan egon dira eta hamaika borroken berri izan dute. Milaka lagun izan diren arren sinadurak biltzen Mexiko osoan zehar, agerian geratu da goikoen eta behekoen arteko arrakala. Besteak beste, sinadurak telefono mugikorretan instalatu aplikazioan batu behar ziren eta komunitate askotan argi indarrik ere ez dago askotan. Kanpainak ez du finantziaketarik izan eta Marichuy heldu den toki guztietara jende xumearen elkartasunari esker heldu da. Beste hautagaiek izan dituzten baliabideekin zerikusirik ez. Otsailaren 14an istripua izan zuen Marichuyren garraioak. Babesa ematen zuen lagun bat zendu zen, Eloisa Vega Castro, eta hainbat zauritu ere egon ziren, Marichuy tarteko. Otsailaren 19rako helduko ez zirela jakin arren, lortutako 200.000 sinadurekin, ez zuten amore eman bukaeraraino.

Marichuy Moreliako topaketan dago beste emakumeekin batera Erika insurjentearen hitzak entzuten. Eloisa gogoratu du Erikak eta Marichuyk urrian esandako hitzek bultzatu zituela emakume zapatistak topaketa antolatzera azaldu du. “Emakumeok beldurrik ez dugula esatera gatoz.” Eta emakume zapatistak hausnarketa egin zuten. Ez gaude hemen guregatik bakarrik, behartutako, bortxatutako, preso eramandako,  desagertutako, eraildako emakumeengatik ere bai. Emakumeak garelako erailtzen gaituztela ikusten dugu”. Eta horregatik “bizitzaren aldeko borroka da gurea.”

Aurkitzen diren Mexiko horretan ez da erraza beldurrik gabe bizitzea. Azken datu ofizialen arabera, aurtengo bi hilabetetan dagoeneko 2545 erailketa burutu dira eta 32.277 pertsona daude “desagertuta”, %26a emakumeak. NBEren azken bataezbesteko datuen arabera, 2016koak, egunero 7,5 feminizidio burutzen dira Mexikon, ustelkeriaren,  narkoaren eta inpunitatearen herrian, kazetari gehien erailtzen den munduko herrian.

“Ez dugu beldurrik!” aldarrikatzen dute ozen caracolean elkartu diren emakumeek, borrokan dauden emakumeek, beldur gabeko emakumeek edo beldurra izanda ere menperatu egiten duten emakumeek.

Bukatu da hitzaldia.“Gora Munduko Emakume Guztiak!” azken aldarriak ematen dio hasiera topaketari eta bakoitza gustokoen duen jardueran partehartzera abiatzen da.

Download PDF
master violencia de género universidad de valencia
Etiquetas:

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

ayuda a Gaza
Download PDF

Título

Ir a Arriba