Jenioen artea? Ja!! Crítica, Ficciones

Guerrila Girlsen eskutik… barrabilerik gabeko artea Alhondigan

Irati Aramburu, Euskal Filologiako ikaslea*

guerrilla-girls

Bilboko Alhondigan Guerrilla Girlsen erakustaldia aurkitu dezakegu, urtarrilaren 6rarte edukiko dugu haien erakusketaz gozatzeko aukera. Alhondigako Erakusketa aretoan dago kokatua, -2. Pisuan eta sarrera doakoa da. Hortaz, aukera ederra izan daiteke hara hurbildu nahi duen edonorentzat.

1985. urtean sortutako arte kolektibo feminista honek, emakumeon diskriminazioaren eta arrazakeriaren kontra egitea du oinarri, diseinu grafiko eta publizitate teknikak erabiliz. “Do women have to be naked to get into the Met. Museum?” kartela famatuenetarikoa da. Honen atzealdean dagoena oso zuzena da, normalean edonongo museoetara jo eta emakume biluziak baino ez ditugu ikusten. Emakumeok objektu bat bagina bezala, gorputz askapenik gabea, sexu askapenik gabea, pentsamendu askapenik gabe, margotu daitekeen objektu ziztrinak. Gizonak, ordea, munduaren zentroa balira bezala, eskala altuago batean baleude bezala. Baina et-et-et lagunok! Emakumeok ere, gure burua maite dugu, gure pentsamendua daukagu, gure gorputzarekin nahi duguna egin dezakegu!

Erakusketa ikusten egon nintzen aurreko astean, eta handik irtetean zera izan zen sortu zitzaidan lehenengo galdera; Euskal Herriko museoen artean ere hain diskriminazio nabaria atzeman dezakegu? Galdetu, bilatu eta arakatu ostean, nik neuk erantzun nion nire buruari. Bai, guk ere diskriminazio horretan bizi gara. Adibide argia izan daiteke Guggenheimek 15 urte bete zituenean komunikabide guztiek museoan agertutako obra “txundigarriak” aipatzen zituztela, benetan “jenioak” eginak; Eduardo Txillida, Jorge Oteiza, Anselm Kiefer, Cy Twombly, Cai Guo-Qiang beste batzuen artean. Baina inork ez zuen aipatzen emakume bakar bat ere bere obrak barkaka erakutsi zituena. Zergatik izango da hori?

Galdera hori da, Guerrilla Girlsekoek egindako lehenengo kritika. Amerikako Estatu Batuetan ez dute emakumeen artea erakusten, ezta koloretako jendearena ere. New Yorkeko Metropolitan museoan inoiz ez diote emakume bati pertsona bakar baten erakustaldirik egiten utzi. Eta noski, Euskal Herrian berdina gertatzen da. Emakumeok ez gara artea egiteko gai ala? Bai zera! Abestiak dioen bezala, betiko leloaren betiko leloa, emakumeon gutxiespena nonahi! Hortaz, zertarako museoetara joan begi bakar batez artea ikustera behartzen bagaituzte? Guk betaurreko moreak jarri nahi ditugu, artea osotasunean ikusi nahi dugu.

Askotan artea jenioek egin dutela entzuten dugu, benetan “obra maestra” delakoan. Hala ere, jenio hitza nondik dator? Guerrila Girlsekoei egindako elkarrizketan nahiko erraz azaltzen dituzte hitz hauen nondik norakoak. Jenio hitza gure hiztegietan esanahia bilatzen badugu, botere bereziak dituen pertsona dela dio. Baina jenio hitz latinoan, barrabilak esan nahi du. Orduan, haien aburuz jenioa = botere berezia = barrabilak? Beraz, emakumeak = botere gabeak? JA! Berdina pasatzen da artean erabilitako beste hitz askorekin. Nola aldatuko dugu mundua gure hitzak menperatzen ez baditugu?

Amaitzeko, interesgarria iruditu zait “Girls” hitza erabiltzea. Haiek elkarrizketan “girl” edo euskarazko neska hitza esaterakoan pertsona ez osoei edo heldugabeei egiten zaiela erreferentzia diote, eta horregatik umorez hitz hori jarri zutela. Azken finean, denok daukagu asko ikasteko, asko aldatzeko, asko pentsatzeko. Zer da ba, heldua izatea? Nork dio nor den heldua eta nor ez? Neska naiz, eta Guerrilla Girlsen erakustaldiak nire buruari inoiz egin ez nizkion galderak egitera eraman nau. Gu ere “Girls” galerako, Alhondigatik hurbiltzera animatzen zaituztet; ikasteko, kritikoak izateko eta pentsatzeko aukera paregabea delako. So, let’s go to Alhondiga girls!

*Estibaliz de Miguel irakasleak Deustuko Unibertsitateko ‘Genero Ikaskuntzak’ ikasgaian ikasleei Guerrilla Girls-en erakusketa ikusi eta horri buruz idaztea proposatu zuen, kritika guztietatik Pikarak bi aukeratuko zituela esanez. Hau da hautatuetako bat.

 

Jenioen artea? Ja!!
0 votes, 0.00 avg. rating (0% score)

Revista que ofrece periodismo y opinión con un enfoque crítico, feminista, transgresor y disfrutón.

Comentarios recientes

  1. Pagotxa

    Artikulu interesgarria, genero ikuspegia lantzen duena eta honekin batera hainbat zalntza plazaratzen dituena. Hasteko galdera moduan, museoetan plazaratzen den guztia artea da? artea museoen beharra dauka? Egia esateko, kolonialismotik gaurartino museoen funtzioa eredu kapitalistak sortutako kanon artistikoak azalaratzeko tresna izan da. Arte bezala hartu ditugu eraikin, eskultura, pintura greziarrak, egiptiarrak edota II guerra mundialeko morteroen kaskoteak. Honekin garaiko gizartea ulertzeko tresnak/objetuak direla azaltzen diguten bitartean. Baina nun dago benetako artea? gorputzaren, sormen berezien, sentsazioen artea? Jendartearen artea, tribuen artea?
    Lehen aipatutako eredu kapitalista bizi-bizian dago errotuta artean, eta honekin museoetan. Negozioa da gehienetan museo konbentzionalek bilatzen dutena, eta hemen barruan, eredu kapitalista honetan, emakumearen papera gutxietsita dago, patriarkatua bizitzako hainbat lekutan eragina duen moduan artean ere eragina du.
    Komentatu dozun moduan jenio hitza gizonei, arrei dago bideratuta, honekin batera euren gaitasun artistikoak eta filosofikoak azpimarratzen direlarik. Kontraesanez betetako eta hipokresian oinarritutako ideia hauek ere artean dute islada Emakumeen, emeen, kanon artistikoei begirada bat ematen badiogu historian zehar zera ikusi dezakegu, grezia klasikoan, kanona emakume kurbatua, formekin eta zabal zen, hau da naturala, aldakek eragindako gorputz natural eta erreal horretan, garaiko gizarteak ala zioelako eta horrela erakusten zuelako (gizarte matxista eta patriarkala bazen ere).
    Azkenengo urteetan, pop-artean edota errealismo berriarekin emakumearen papera eta itxura asko aldatu da, modeloa, edota aktrizeak hartzen dituzte irudi bezala, guztiz irrealaren itxura dutenak, edonongo pasarelatan ikusi dezakegun modua. Azken finean esaten dute garaian garaiko artean garaiko “”gizartea”” irudikatzea bilatzen dela, eta gaur egungo gizartea, mundu moderno eta “”Aurreratuan”” kapitalista eta patriarkala da, inongo zalantzarik gabe.
    Honenbestez konklusioa ezberdina izango litzateke, benetan dira museo baztertzaile eta “”exclusionista”” hauek eraginkorrak gure fiormakuntzan? benetan erakusten dute garaiko errealitatea? eta, garrantzitsuena, kapitalismoaren, boteredunen, etsaien tresna hori erabili behar dugu gure propaganda, pentsamenduak, sentimenduak azalaratzeko? ala beste medio alternatibo batzuk bilatu behar ditugu?

Los comentarios están cerrados

Uso de cookies

Nosotras también hemos sucumbido a las cookies y eso que no son de chocolate. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies