fbpx

Gerrilla eginez, artearen genero-arraza mugak askatu Crítica, Ficciones

Arte eremuko hiper-maskulinizazioa eta arrazakeria salatzen du Guerrilla Girls taldeak

Adrián Almeida, Giza Zientzietako ikaslea*
guerrilla-girls-bilbao

1985an sortu, eta momentu horretatik, gerra egin nahi izan diote, arte eremuan dagoen hiper-maskulinizazioari. Guerrilla Girls delako emakume talde gerrillariaz ari gara, simio maskara uniforme moduan erabiltzen; eta jadanik, bere gerrilla Bilboko Alhondigan hazi dutenei buruz, hain zuzen. Beraien bideoak, posterrak eta bere aldarrikapen guztiak, den denak, artearen dagoen diskriminazio egoerak salatzeko, begi bistan daude Bilbon. Baina, ikustea baino, esaten dutenaz ohartzean dago gakoa; hots, genero eta gutxiengo etnikoen diskriminazioa artearen munduan argia dela, oraindik ere.

Esan bezala, XX. Mendearen amaieran, posmodernitatearen zabalkuntzan, eta Reagan-Thacher binomio neoliberalaren indartsu zegoen momentuan, hazi zuen gerrilla egiten, Gerrilla Girls talde feministak. Artean, posmodernitatearen baloreen apurketa bizian murgildurik, tendentzia biziak sortuko dira; libreagoak. Estatu Batuetan kaleko artea Basquiat eta Keith Haring pintorekin aberastu zen; eta azkenean sistemak irentsi ere. Arkitekturan berriz, polisemia, historizismoa, populismoa… Eskulturan minimal, povera, kontzeptual…. Beste esparruetan, balore errebisio orokor bat egin zen ere, adibidez zientzia naturaletan, eta feminismorako are garrantziagoa duen historiaren berrikusketa.

Testuinguru horretan jaio zen Guerrilla Girls talde feminista, helburu oso argi batekin: artearen eta diskriminazioa, genero eta etnikoa, salatzea. Izan ere, gutxi ziren –eta dira- artearen esparruan zeuden emakume zein beltzen kantitatea; are gutxiago obra erakusten dutenek. Basquiat akaso. Guerrilla Girls, aurrerabide moduan aurkeztu den arteari buelta eta errebisio orokor bat ematea proposatzen du; hau da, bere alde kontserbadorea hor dagoela, eta sexismoan, arrazismoan, estereotipo eta diskriminazioan erdira ekartzen dela. Arte-Historia, eta hori erditu duen mitoak akabatzea nahi izango dute, beste aldetik; gizon kreatzailea baino, artearen historia eta obren balioztapen orokor bat. Begirada oso bat artearen historiari, eta horrela esposizioen betiko autoreen fronterak gainditu.

Guerrilla Girls tradizionalki erabili duen aldarrikapen esparruan, alegia, posterretan -Alhondigaren erakusketan ikusi ahal direnak- begiradari bikoitzaren gunean jarriko du arreta, (besten artean), eta horixe da hain zuzen ere. Begirada bizia, sakona eta osoa planteatzea. Artean emakumea objektu batetik izatera, soilik, subjektu kreatzaile bateraino bide egitea. Eta ez hori bakarrik, subjektu kreatzaile horiek, betiko kreatzaile zuri eta gizonezkoen esparru orokorrean berdintasunean murgiltzea. Artista jenioa bai, baina ez jenio gizona (eta zuria); ez bakarrik.

Horrelako planteamenduak egiten dizkigute Guerrillakoek, modu hauskor eta kritika azido baten jabe direla. Estatistika arma dute, eta anonimatua, tximinoen maskarekin, uniforme moduan. Soilik bere akzioak dira inportante. Soilik jakitea emakume haserretuak direla eta gerrilla erabiliko dutela diskriminazio, oztopo eta bazterkeri sexual, zein etnikoaren kontra jotzeko; askapena lortzeko, sistemaren kanonak azpikoz gora jartzea nahi dutenez gero.

Esan bezala, Bilbon daude orain. “Guggenheim Hirian” barrena, horren kontrako arte hautaketa politikaren kontra, besten artean, sutsuki eginez. Paradoxikoa bada ere, Bilbo mapan jartzea lortu duen museoaren kontra. Baina, egia esan, posibilitate bikaina izan ahal da ere, hura desakralizatzeko; eta aldi berean museoen konpromiso sozial altuenetako kotetara ailegatzeko.

*Estibaliz de Miguel irakasleak Deustuko Unibertsitateko ‘Genero Ikaskuntzak’ ikasgaian ikasleei Guerrilla Girls-en erakusketa ikusi eta horri buruz idaztea proposatu zuen, kritika guztietatik Pikarak bi aukeratuko zituela esanez. Hau da hautatuetako bat.

 

Gerrilla eginez, artearen genero-arraza mugak askatu
0 votes, 0.00 avg. rating (0% score)

Revista que ofrece periodismo y opinión con un enfoque crítico, feminista, transgresor y disfrutón.

Uso de cookies

Nosotras también hemos sucumbido a las cookies y eso que no son de chocolate. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies