fbpx

Neskak, mutilak eta LOMCE Ficciones, Opinión

‘Wert legeak’ ikastetxe segregatuak sustatuko ditu, patriarkatua indartzeko era eraginkor bat erabiliz

Nahia Fernández Vicario

Hezkuntza segregatua

Nahia Fernández Vicario

Pasa den urriaren hamarrean, Espainiar kongresuan ‘Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa’ (LOMCE) onartu egin zen. Erreforma polemiko honek hainbat neurri barnebiltzen ditu, horien artean, hizkuntza gutxituak bigarren maila batean kokatzea, edukien eta azterketen zentralizazioa, bide profesional bata edo bestea lehenago aukeratu behar izatea, lanbide heziketaren eta erlijio irakasgaiaren bultzada eta sexu araberako bereizketa eredutzat duten ikastetxeak bultzatzea, besteak beste.

Egun, patriarkatuak argumentu biologizistak darabiltza hezkuntza eredu segregatua bultzatzeko, genero ezberdintasunak determinatzeko: mutilak neskak baino indartsuagoak dira, logikoagoak, bortitzagoak, sexualagoak, neskei begiratuz arreta galtzen dute…

Azken neurri honen inguruko hausnarketa gauzatuko dut gaurkoan. LOMCE-ren bidez, ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxe pribatuak diru publikoz laguntzea sustatuko da, hau da, mota honetako ikastetxeekin kontzertu ekonomikoak bultzatu egingo dira. Dena den, aipatu beharra dago Hego Euskal Herrian jada baditugula sexu arteko segregazioa modelotzat duten 8 eskola kontzertatu gutxienez, horiek guztiak Opus Deiari atxikiak.

“Wert legea” deiturikoak, hortaz, dagoeneko sustatu egiten dena indartu egingo du. Beti izan al da, baina, sexu bereizketan oinarrituriko hezkuntza bultzatua?
Frankismo garaia amaitzear zela, 1970.urtean hain zuzen ere, Hezkuntza Lege berria (LGE) plazaratu zen. Lege honen bitartez hezkuntza mistoa orokortuz joan zen Espainiar Estatuan, eskola publikoetan lehenik, ondoren kontzertatuetan eta azkenik ia pribatu guztietan ere. Modu honetan, 2002.urterarte estatuko eskola publiko zein kontzertatuetan modalitate mistoa onartu izan zen soilik, nahiz eta tartean hezkuntza erreformak izan ziren. Urte horretan bertan, ordea, LOCE legea plazaratzearen bitartez, ikastetxe bereiztuak kontzertatzeko aukera zabaldu zen.

Geroztik, heziketa zentru bereiztuen egoera bere horretan mantendu egin da, pasa den urritik aurrera Wert legearen bidez eredu hau indartu egingo delarik, antza.
Aukeratzeko eskubidearen izenean.

Azken lege erreforma honek, zentru segregazionista hauen finanziazio publikoa justifikatzeko, gurasoen “aukeratzeko eskubide” eta “askatasuna”-rekin batera, “sexu izaeragatiko diskriminazio eza” aldarrikatzen ditu. Honela azaltzen du LOMCE dokumentuak, hain zuzen ere:

“El apartado 3 del artículo 84 queda redactado de la siguiente manera: En ningún caso habrá discriminación por razón de nacimiento, raza, sexo, religión, opinión o cualquier otra condición o circunstancia personal o social. No constituye discriminación la admisión de alumnos o la organización de la enseñanza diferenciada por sexos (…). En ningún caso la elección de la enseñanza diferenciada por sexos podrá implicar para las familias, alumnos y centros correspondientes un trato menos favorable ni una desventaja a la hora de suscribir conciertos con las Administraciones educativas o en cualquier otro aspecto (…).”

Sexu arteko bereizketan oinarritutako hezkuntzaren hautua eskubide bat da, antza. Legearen arabera, administrazio publikoak eskubide hori bermatu beharra dauka guztion diruaz baliatuz, “diskriminazioa” ekiditeko. Erreforma honen atzean, aldiz, ez da eskubideen defentsagatiko edota askatasunarekiko grina ezkutatzen. Honen oinarrian, ideologia politiko patriarkarra jendartean zabaltzeko eta ezartzeko nahia ostendu egiten da. Izan ere, patriarkatua indartzeko, hezkuntza segregatua sustatzea hautu ezin eraginkorragoa da.

Hezkuntza eredu segregatuaren oinarri ideologikoak

Azken urteotan geroz eta ozenago entzuten ari dira bereizketa ereduaren aldekoen ahotsak, hainbat eta hainbat argudio darabiltzatelarik sexu arteko segregazio hau justifikatu nahian. Ez dut argumentu horiek guztiak jorratzen luzatu nahi, Marina Subirats soziologoak bere idatzietan ezin hobeki lantzen eta baliogabetzen baititu (“Coeducación o escuela segregada?Un viejo y persistente debate” 2010.urteko artikuluan, esaterako).

Bereizketa eredu honen oinarrian dagoen ideia nagusiaren aipamena egingo dut, ordea: “gizonak eta emakumeak ezberdinak gara biologikoki, hortaz, ezberdintasun horiek kontuan hartu eta aparte heztea da egokiena”.

Ez dut gizonen eta emakumeen artean ezberdintasun biologikoak ez daudenik esango, ez dut zertan egin. Azken urteotan, izan ere, sexu arteko ezberdintasun biologikoen ikerkuntza kopurua eta kalitatea nabarmen hazi egin da. Ikerketa hauek, gainera, emakumeontzako onuragarriak ari dira izaten batez ere, zientzia guztiek historikoki izan duten androzentrismo kutsua apurtuz doalako gutxinaka. Era honetan emakumeon ezaugarri eta behar espezifikoak geroz eta hobeto ezagutzen dira, medikuntzaren kasuan esaterako.

Dena den, arriskutsu deritzot ezberdintasun biologikoen ikerketatik atera daitezkeen ondorio deformatuei. Historian zehar, botere patriarkarra ezaugarri biologikoez baliatu izan da diskriminazio soziala justifikatzeko. XIX. mendean, esaterako, hainbat ikerkuntzek gizonen burmuina emakumeona baina %9 handiagoa zela frogatu zuten eta hortik emakumeok ahalmen intelektual urriagoa dugula ondorioztatu egin zuten. Gaur egun, baina, soberan demostratua dago oker zirela.

Egun, patriarkatuak tankera horretako argumentuak darabiltza hezkuntza eredu segregatua bultzatzeko, genero ezberdintasunak determinatzeko: mutilak neskak baino indartsuagoak dira, logikoagoak, bortitzagoak, sexualagoak, neskei begiratuz arreta galtzen dute…

Ezberdintasun biologikoek, aldiz, ez dute pertsonon bizitza soziala aldez aurretik determinatzen. Hau da, sexuak ez du generoa determinatzen. Badirudi sexu bereizketaren aldekoek bi kontzeptu hauek nahasten dituztela, genero ezberdintasunak naturalizatzen dituztelarik.

Pentsamendu horretan zimendurik, sexu segregazioa oinarri duten ikastetxeek pertsonen generoa determinatu eta azpimarratu egiten dute sexu biologikoaren arabera. Modelo honen bidez, haurren genero identitateak “neska” eta “mutil” kategorietan sailkatu eta bi horien arteko ezberdintasunak nabarmendu egiten dira, patriarkatua eusten duen oinarria mantenduz era honetan. Hezkuntzaren funtzioa, aldiz, ez da genero ezberdintasunen ezarpena, ikasleak beren aniztasunean errespetatzea eta heztea baizik.

Neskak, mutilak eta LOMCE
0 votes, 0.00 avg. rating (0% score)

Revista que ofrece periodismo y opinión con un enfoque crítico, feminista, transgresor y disfrutón.

Comentarios recientes

  1. Amaia

    La compañera Nahia Fernandez ha intentado hacer una lectura de la ley Wert (eta ondo egina, zorionak bide batez, eta batez ere: segi horrela!!!!), que aparte de ser segregadora, pone definitivamente los estudios medios (ya que los universitarios en ello están más “adelantados” gracias a Bologna aunque lo mejor esta por venir…) en manos del capital y el mercado y además es centralizadora e invasiva en cuanto al respeto y el fomento de diferentes leguas y naciones…

    Bukatzeko: Zorionak Nahia! Jarraitu horrela! Egia esan ez nekien 2002. urtera arte eskola publiko zein kontzertatuetan mistoa soilik zegoenik… datu interesgarria, espainiar estatuan Aznarren garaia eskuindarren urrezko aroa izan zela esango nuke… bigarren fase honetan datorren WERT legeak lehenago sustatutakoa sakontzeko helburua duela esango nuke.

    Segregazioak helburu argiak ditu eta ondo aipatu dituzu hor goian. Argi eta garbi egungo gobernu españolak frankismo kutsu nabarmena duten hezkuntza eredurantz egin nahi du bira, emakume eta gizonen rol “naturalak” ezarri nahi dizkigute berriro…

    WERT legea halare pakete oso bat da, eta bere pedagogia eredua ere azpimarratzekoa dela esango nuke. Guztiz autoritarioa eta bertikala da nere ustez: ikasleen parte hartzea txikiagotu (gehiago), behin eta berriz estatu mailako azterketak egin beharra, eskolen autonomía murriztea, erritmora ohitzen ez diren hoientzako lanbide heziketaren bidea inposatzea…

    Enfin, uste det ez naizela ezer berria esaten ari, beraz bukatu egingo det. Hezkuntza eredu berri hau helburu duten gizarte mota (elkarren arteko lehia, “sexuen” bereizkerian,… oinarritzen dena) inposatzeko ezarri nahi dute, baina denon borrokaz geldituko degu eta lekuan leku gure alternatibak eraikiko ditugu! Bai horixe!!

    Jarraitu idazten mesedez!!! Beharrezkoa da gure hausnarketak gure ama hizkuntzan egin ahal izatea! Ez egin dudarik!

  2. Galina

    El nacionalismo camuflado de las redactoras de Pikara me censura y borra mis mensajes. Pero me da igual, seguiré diciendo que las mujeres no podemos caer en provocaciones retrógradas, no nos podemos dejar arrastrar en vez de seguir adelante, QUE EL MACHISMO VASCO OS DOMINA.

    1. Pikara Magazine Artículo de la Autora

      Así es. Estamos eliminando todos los comentarios que, en vez de referirse al contenido de este artículo, intenten reabrir polémicas sobre el uso de diferentes lenguas en Pikara.

Los comentarios están cerrados

Uso de cookies

Nosotras también hemos sucumbido a las cookies y eso que no son de chocolate. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies