Ondarroako emakumeentzako Jabekuntza Eskola #publipikara
Aurten Jabekuntza eskolaren 8. edizioa abian jarriko dugu. Dagoeneko 200 emakume baino gehiago hurbildu dira proiektu honetara; eta eurentzako topa-gunea izan da, gogoeta-leku eta euren burua prestatzeko bitarteko. Askok Ondarroako emakumeentzat erreferentziazko toki fisikoaren beharra aipatu dute, eta aldarrikapen horri erantzuna emanez, ikasturte berriarekin batera, urritik aurrera, Ondarroako emakumeen topalekua estreinatuko dugu: […]
Aurten Jabekuntza eskolaren 8. edizioa abian jarriko dugu. Dagoeneko 200 emakume baino gehiago hurbildu dira proiektu honetara; eta eurentzako topa-gunea izan da, gogoeta-leku eta euren burua prestatzeko bitarteko. Askok Ondarroako emakumeentzat erreferentziazko toki fisikoaren beharra aipatu dute, eta aldarrikapen horri erantzuna emanez, ikasturte berriarekin batera, urritik aurrera, Ondarroako emakumeen topalekua estreinatuko dugu: ETXELILA Emakumin Topaleku.
Matrikula egiteko informazioa
Hiruhilabeteko ikastaro bakoitzaren prezioa: 5-10€. Oinarrizko errenta jasotzen dutenek eta 20 urtetik beherako andra gazteek, ostera, %50eko deskontua izango dute.
Plaza-kopurua: talde bakoitzeko, gutxienez, 7 lagun. Ikastaro bakoitzeko lagun-kopurua bete ahala itxi egingo da matrikulazioa; bestela, ikastaroa hasi arte egin daiteke matrikula.
Izena emateko: matrikula-fitxa bete eta ordainketa egin behar da Udal Diru-Bilketa bulegoan (Kantoipe 3an) edo hurrengo kontu zenbakira diru-sarrera eginda: 2095 0058 12 3830434777. Ordainagirian hauek agertu behar dira: izena, bi abizen eta “eskola” hitza. Matrikulazioa ez da onartuko matrikula-fitxa bete eta ikastaroa ordaindu arte. Eta matrikula egindakoan, berriz, baja emanez gero ez da dirurik itzuliko.
Kredituak: EHUk aukera libreko kredituak ematen ditu. Honek soilik balio du Unibertsitateko plan zaharretan dauden ikasleentzat eta gutxienez, 8 orduko ikastaroak aprobetxamenduz eginez gero.
Izen emate orria bete eta posta elektroniko honetara bidali behar da: emakume@ondarroakoudala.net