Zergatik gara putak?

Zergatik gara putak?

Bada garaia sexu langileen duten indarraz ohartzeko, eta puta estigma emakumeak kontrolatzeko era dela ulertzeko, diote Bilgune Feministako kideek

05/06/2012

Pasaden urtean Donostiako Transmarikabollo koordinakundeak antolatutako elkarretaratzea

Miren Aranguren Etxarte eta Saioa Iraola Urkiola, Euskal Herriko Bilgune Feministako kideak

Zenbatetan deitu gaituzte putak? Zenbatetan sexu harreman bati ezezkoa emateagatik izan gara kondenatuak? Zenbatetan lagun bat baino gehiagorekin jolasteagatik kritikatuak? Zenbatean gure gizonari aurre egiteagatik irainduak? Zenbatetan sistema patriarkalak ezartzen dizkigun arauak hausteagatik deitu gaituzte putak?

suscribete al periodismo feminista

Emakumeoi bi toki eskaintzen dizkigu patriarkatuak, emakume onarena, sumisa, gainjartzen dizkiguten erregela guztiak beteko dituen emakume on, garbi, isil, polit eta gaztea, edo emakume gaiztoarena, zikina, bakartia, puta. Sozialki gure desioaren kontrola izatea, gizonena ere kontrolatzea, gaizki ikusia dago, promiskuoak ez izatea eta zuhurtziarekin jokatzea nahi dute. Gizonei ezartzen zaien sexualitate eredu aktibo eta esplizitu horretatik kanpo geratu behar dugu emakumeok. Agindua betez gero, neska onen kategorian sartuko gara. Aldiz, kode hori gainditu, gure sexualitatearen jabe garela aldarrikatu eta horren araberako jardueraren bat badugu, neska gaiztoen kategorian sartuko gaituzte. Gure plazerrari bide eman eta sumisak ez bagara, putak, gaiztoak, besteak izango gara.

Sexu langileengana gerturatu behar dugu, bizi duten errealitatea modu zuzen batean ezagutu, subjektu politikoetan bilakatu, eta elkarlana bultzatu.  Putaren estigmak patriarkatuak markatutako sexualitate arauetatik irteten den emakume oro harrapatzen duenez, saia gaitezen estigma hori gure egiten eta beraren aurka borrokatzen, kalera irten eta puten lana legitimatzen.

Sexu langileak nola ez, bestea ordezkatzen dute. Sakratutzat hartzen den sexualitate eredu nagusitik ateratzen direlako, duintasun eza ezartzen zaio haien lanari. Prostitutak gaiztoen bandoan sartzen ditugu, kasu askotan, ekonomikoki askeak direlako, haien sexualitatea modu ireki batean azaltzen dutelako, egiten dutenagatik kobratzen dutelako eta prezioa haiek jartzen dutelako. Emakumeoi debekatzen zaizkigun muga asko gainditzen dituztelako.

Estigma sozial hori patriarkatuaren oinarrizko tresna bat da, zeinaren arabera emakume on eta gaiztoak sexualitate jardueraren arabera mailakatzen diren. Txikitatik dakigu nolakoak izan behar garen, baita nolakoak ez garen izan behar ere. Barneratuta dugun errepresio mamu inkontzienteari jarraiki, putak ez izateko, arauak ez apurtzeko helburuarekin eraikitzen dugu geure burua. Gainera, errua eta duintasun eza sentitzearen beldurrak beste emakumeak kontrolatzera garamatza, patriarkatuaren mesedetan elkarren poliziarenak eginez. Emakumeak zapaltzeko ezartzen diren arau sozialak puskatzeak, emakume gaizto kategorian sartzea dakar, eta ondorioz, jendarteak emakume horiek onargarriak ez diren pertsonetan bilakatzen ditu, jendearen jarrera ezkorrak bultzatzen ditu eta erabateko gutxiespena eta diskriminazioa jasaten dute.

Baina ohar gaitezen estigma hori emakume guztioi zuzenduta dagoen kontrolerako mekanismo bizienetakoa dela. Putek emakumeoi debekatzen zaigun guztia kondentsatu egiten dute, eta egin ezin ditugun gauza askoren ordezkariak eta gainditu ezin dugun muga dira.

Sexu Langileen Nazioarteko Eguna from Donostiako Bilgune Feminista on Vimeo.

Antza denez, modu bakarrean gerturatu gaitezke errealitate horretara: biktimizatzen baditugu. Ezin baitugu onartu edozein emakumek horrelako erabakirik modu askean (baina baldintzatuan, noski) har dezakeenik, sexualitatea sakralizatuta dugulako, defendatu ezin diren emakumeak direla uste dugulako, beti gizon baten menpe daudela uste baitugu. Bada garaia, beraz, sexu langileek duten indar eta erabakimenaz ohartzeko. Erabakimenez jarduten duten putak subjektu aktiboak dira, euren bizitzaren jabeak, emakume indartsu eta boteredunak.

Euskal Herrian prostituzioa existitzen den errealitate bat izanik, duintasunez eta eskubideez hornitu behar dugun jarduera dela deritzogu. Ezin ditugu zenbait udaletxek bultzatu dituzten ordenantzak onartu, jendartearen babesaren atzean, sexu langileen, beraz, hainbat emakumeren kontrako erasoak baitaude, duten jarduera oztopatu eta ezkutatzeko zuzenduak daude.

Prostituzioaren errealitatea, errealitate gordin bezain konplexua da. Hari asko lotzen dituen lan bat da, interes asko mugitzen dituena, negozio izugarria askorentzako, eta sarri beste arazo eta bidegabekeria batzuk estaltzeko erabiltzen da. Hala, garrantzitsua iruditzen zaigu, ekintza horiei buruz mintzatzerakoan, jarduteko dauden modu ezberdinak bereiztea. Kasu batzuetan indarkeria patriarkalaz hitz egitera behartuta gaude; bortxapeko prostituzioa denean, emakumeek lan hori aukeratu ez dutenean, beste baten menpe bizi direnean, haien bizitzaren kontrola erabat galtzen dutenean. Baina ezin dugu pentsatu denak egoera horretan daudenik, askok haien erabakiz lan egiten baitute. Egia da erabaki hori baldintzatua dagoela, gure egoera sozial eta ekonomikoak asko eragiten duela, baina gure bizitzako zenbat esparrutan gertatzen zaigu hori? Zeinengan ez dute baldintza sozial, politiko edo ekonomikoek eragiten?

Euskal Herrian prostituzioa existitzen den errealitate bat izanik, duintasunez eta eskubideez hornitu behar dugun jarduera dela deritzogu. Ezin ditugu zenbait udaletxek bultzatu dituzten ordenantzak onartu, jendartearen babesaren atzean, sexu langileen, beraz, hainbat emakumeren kontrako erasoak baitaude. Ez dute haien iritzia jasotzen, neurriak ez daude haiekin adostuta, eta duten jarduera oztopatu eta ezkutatzeko zuzenduak daude. Gainera, jazartzen diren langileak inoiz ez dira luxuzko prostituzioan dabiltzanak, baldintza zaurgarrienetan daudenak baizik. Oraingoan ere, klasismoa eta arrazakeria indar ditzaketen jarrerei adi egotea komeni zaigu.

Sexu langileengana gerturatu behar dugu, bizi duten errealitatea modu zuzen batean ezagutu, subjektu politikoetan bilakatu, eta elkarlana bultzatu. Ez ikusiarenak egiteak edota jarduera horren desagerpenaren alde lan egiteak, sexu langileen lan baldintzak eta baldintza sozialak txartu egiten ditu, eta emakume horiek oraindik eta ikusezinago bihurtu. Eta ez hori bakarrik, patriarkatuaren oinarrizko estigma soziala indartzen dugu, pertsona eredu aske eta anitzen kontra eginez. Badakigu sexu langileengana gerturatzea eta haiekin harremana mantentzea prozesu mantsoa izan daitekeela, epe luzekoa. Baina bien bitartean, putaren estigmak patriarkatuak markatutako sexualitate arauetatik irteten den emakume oro harrapatzen duenez, saia gaitezen estigma hori gure egiten eta beraren aurka borrokatzen, kalera irten eta puten lana legitimatzen. Izan ere, modu horretan emakume guztion izateko eta erabakitzeko askatasuna aldarrikatzen ariko baikara.

Hautsi dezagun, beraz, emakume on eta gaizto dikotomiarekin! Puskatu ditzagun epaiketa moralak eta lan egin dezagun sexu langileen eskubideen alde!

Download PDF
master violencia de género universidad de valencia

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

ayuda a Gaza
Download PDF

Título

Ir a Arriba