Buenos Airesen, 2001eko abenduaren 19an

Buenos Airesen, 2001eko abenduaren 19an

Itziar Abad-en ipuin erotikoa, Kristina Sáez-en irudiez lagundua. Bigarren partea.

Texto: Itziar Abad
17/12/2011

Ipuin honek Ipuin Erotikoen 15. lehiaketan bigarren saria lortu zuen. Lehiaketa Euskarabila erakundeak eta Txalaparta argitaletxeak antolatutakoa zen, 2010ean.Lehenengo partea

Hamarrak inguruan, norbaitek atea jo zuen. Izututa esnatu zen Lucía eta gainera, hotzez dardaka, erdi bustita eta arroparik gabe lokartzeagatik. Itxaroteko eskatu zuen, kamiseta luze bat bilatzen zuen bitartean. Valeria zen. Ikustean, Lucíak, automatikoki, burua ukitu zuen esku batekin, ilea apaintzen saiatuz. Politago egotea gustatuko zitzaion une hartan. Valeria, ordea, ‘gerratik’ zetorren arren, zoragarri zegoen. Hala iruditu zitzaion Lucíari, behintzat.

Lucíak bazekien pentsioaren izena esan ziola neskari. Alabaina, ez zuen gogoratzen noiz esan zion gelaren zenbakia. “Pregunté por la gallega en la recepción”, erantzun zion Valeriak. “Galiziarra, kar-kar”, barre egin zuen bere barnerako, etiketa hura entzunda. Beste egoera batean, Lucíak erasotzat hartuko zukeen bisita hura. Bere senaz fidatzen zen eta, aldi hartan, senak ez zion adierazten beldurrik edo kezkarik, jakin-mina eta morboa, baizik.

Aulki bat baino ez zegoenez banako gela hartan, bi neskak ohearen gainean eseri ziren. Valeriak termoa atera zuen motxila txiki batetik. Matea prestatzen zuen bitartean, quilombo hartan zein zaila egin zitzaion ur beroa lortzea kontatu zion Lucíari. Pentsioan agertzearen zergatiak ere azaldu zizkion.

suscribete al periodismo feminista

Manifestazioak itxura txarra zuen eta gero eta polizia gehiago eta jende gutxiago omen zegoen. Metroa lepo zegoen eta pare bat ordu beharko zituen bagoi batean sartu ahal izateko. Gainera, etengabeko protesta hark jarraituz gero, zerbitzu guztiak etengo zituzten. Bestalde, autobusek ez zuten jadanik funtzionatzen. Buenos Aireseko beste auzo batzuetan ere herritarrak kaleetara irten ziren eta barrikadak egin zituzten protesta gisa. Taxilariek eta remis-gidariek, jakina, manifestazioetan parte hartzen zuten.

Beraz, Valeriak ez zuen etxera, Caballito auzora, heltzeko erarik eta horregatik pentsatu zuen pentsiora joatea. Lucíak arretaz entzun zituen Valeriak emandako arrazoiak. Haren segurtasunerako, neskak egoki jokatu zuela hausnartu zuen Lucíak. Halaber, arraroa egiten zitzaion garraioari buruzko hainbesteko informazioa. Valeriak benetako zioa ezkutatu ziola susmatu zuen. Gainera, elkar ezagutzean, neska lagun-talde handi batekin zebilen. Nora joan zen jende hura?

Gogoeta haiek bere buruarengan konfiantza handiago sentiarazi zioten Lucíari. Bata bestearen aldamenean zeudela baliatuz, eskuineko hanka tolestu zuen, Valeriaren hankatik hurbilago egoteko. Valeria keinu horretaz ohartu zen eta, onarpen gisa, matea ezarri zuen Lucíaren izterrean, berak edateko.

Lucía Rosarioko neska batekin bizi izan zen Bogotán, egunkari batean praktikak egiten ari zelarik. Nahiz eta matearen zaporera inoiz ez ohitu, ondo ezagutzen zuen erritua. Ur guztia xurgatu eta ontzia bueltatu zion Valeriari.
Lucíak matea edaten zuen bitartean, Valeriak haren izterrean eskua jarri eta atximur egin zion. Lotsez hasieran, baina gogor geroago. Presioa sumatzean, kulerorik gabe zegoela akordatu zen Lucía. Beherantz begiratu eta konturatu zen presaka erantzi zuen kamiseta zuria zeharo zimurtuta zegoela, izterraren erdia agerian utziz.

Berehala, komunera joateko keinua egin zuen; bisitaria apropos hartzeko, beharbada zertxobait gehiago estali beharko zuen. Alabaina, kulero barik eroso baino erosoago sentitzen zen eta oso sexy, gainera. Horrelaxe egon nahi zuen eta horrelaxe geratuko zen. Azken finean, bere gelan zegoen -berak alokatutakoan- eta Valeria bigarren postuan ailegatu zen hara, magiak eramanda.

Valeria Satriani Zientzia Politikoaren laugarren mailako ikaslea zen, Buenos Aireseko Unibertsitatean. Iparraldeko probintzia batean, Catamarcan, jaio zen. Hara ihes egin behar izan zuten gurasoek diktaduraren garaietan, ekintza politiko batzuetan parte hartu ostean. Hogeita hamar urte geroago, demokrazia oraindik aurrera egiten saiatzen ari zelarik, han bertan jarraitzen zuten.

Ikasteaz gain, Valeria herritarrek politikaren martxan eragiteko modu berriei buruzko ikerketa batean lan egiten ari zen. Bazen denbora bat argentinarrak buruzagiekin fidatzen ez zirela eta, horregatik, antolatze sozio-politikoen eredu berri batzuk asmatu zituzten. Auzoetako asanbladak eta mugimendu piketeroa ziren adibiderik esanguratsuenak. Harro zegoen Valeria ikerketarekin. Izan ere, herritarrek erraz eragin ahal zutela politikaren martxan frogatzen zuen lan hark. Alderdi politikoak eta alderdi politikoek sortutako sistema ez ziren hain boteretsuak, herria batu eta antolatzen zenean.

Gainera, ikerketari esker, lagunak irabazi zituen. Talde piketero batekoekin joan zen egun hartan Maiatza Plazako protestara.
Lucíak galderaren bat egin zion Valeriari, baina gogorik gabe, burua beste nonbait edukiko balu bezala. Valeriaren istorioak interesgarriak iruditzen bazitzaizkion ere, gogoa ezin bilduta zebilen kontakizun haietan. Valeriaren gorputza zen buruan zeukan pentsamendu bakarra.

Behin eta berriro pentsatzen zuen zer polita izango zen Valeria bera bezain eroso egotea, bularretakorik eta kulerorik gabe, bakarrik kamiseta jantzita. Behin eta berriro, Valeriak arropa eranzten zuela imaginatzen zuen, argia amatatu gabe, berak haren gorputza azter zezan. Lucíak ez zion laguntza emango, ezta prakaren botoiak askatzeko ere… berak begiratu nahiago zuen, Plazan egin zuen bezalaxe, baina lotsa barik eta askatasun osoz.

Geroago -iruditzen jarraitu zuen Lucíak-, Valeria bere gainean jarriko zen eta hankak gurutzatuko zituen, bi sexuak akoplatuta geratu arte. Orduan ailegatuko ziren erritmo-mugimenduak, hasperenak, izerdia, euforia…
Hala eta guztiz ere, Valeriak matea edaten segitzen zuen, erabat jantzita. Bukatzean, kamiseta bat eskatu zion Lucíari eta dutxatzera abiatu zen bainugelara.

Lucíak etzanda itxarongo zion ohean, alua mela-mela eginda. Oso gogokoa zuen neska hura eta bazekien bera ere Valeriaren gustukoa zela. Sexutik ateratzen zitzaion likido lirdingatsuarekin jolastu zen. Atzamarrak busti eta likidoa barreiatu zitzaion pubisetik eta tripatik. Pubiseko ilea leun eta tripa distiratsu geratu zitzaizkion, ondorioz. Valeriak dutxa hartzen bukatu aurretik, Lucíak buelta batzuk eman zituen ohean, nagiak ateratzeko. Haren gorputza dastatzeko unea heldu zen eta gero eta urduriago zegoen. Urdailean mina zuen, zulatuta izango balu bezala.

Bainugelatik atera zenean, kamiseta jantzita, Valeriak begirada eman zion gelari. Dena ordenean zegoela frogatu nahi zuela ematen zuen. Ohera begiratu eta deseginda zegoela ikusita, Lucíari begiratu zion berehala. Izarak, zimurtuta ez ezik, bustita zeuden ohearen erdian.

Valeria Lucíaganantz joan zen eta eskua hartu zion. Lucíak aurpegia fereka ziezaion nahi zuen: masail bat, ahoa, beste masaila, sudurra… Lucíaren atzamarrek sexu-usaina zutela ohartu zen Valeria. Arnasa hartu zuen, sakon. Ahoa ireki, mihia atera eta Lucíari miazkatu zizkion atzamar guztiak, banan-banan, irribarre maltzur batekin.

Hamabiak aldera, bi neskak oheratu egin ziren. Haien mihiak batu eta musu umela eta luzea eman zioten elkarri. Nekatuta, Valeriak beste une baterako utzi zituen sexu-jokoak eta lo hartu zuen. Lucíari, bero-bero zegoenez, pixka bat kostatu zitzaion lokartzea.

Hurrengo goizean, Valeria esnatu eta, Lucía ikustean bere aldamenean etzanda, opari bat etorri zitzaiola pentsatu zuen. Normalean, ez zen joaten emakume bila, pentsio bateko gelara. Halere, halakoak egiten zituen bakoitzean, emaitza onak lortzen zituen.

Valeriak zer ordu zen jakiteko eskukoa piztu zuen. Bekokia zimurtu zuen. Orduaz gain, ikusi zuen Gabrielak, Plazara joan zen talde piketeroko lagun batek, behin eta berriz deitu ziola. Alejo, bere neba, ere etengabe harremanetan jartzen saiatu zen berarekin. Zerbait larria gertatu zen, zalantzarik gabe.

Bat-batean, eskukoak berriro jo zuen. Gabriela zen. Valeriak erantzun zion, beldurrez. Urduritasunez, ea non zegoen eta ea albisteak entzun zituen galdetu zion Gabrielak. Zirudienez, aurreko eguneko protesta desegiteko, poliziak manifestariak erreprimitu eta hildakoak egon ziren.
Hildakoen artean, talde piketeroko kide bat zegoen. Kide batzuk hilketaren lekukoak izan ziren eta, ikusi zutena hedatzen ez uzteko, polizia haien atzetik omen zebilen. Horrexegatik, Buenos Airesetik irten ziren, ordu txikitan, denboraldi bat kanpoan ematera. Gabrielak Valeriari gauza bera egitea iradoki zion, bera ere egon zelako taldearekin Maiatza Plazan.

Valeriak tristura eta amorrua sentitzen zuen eta Lucíaren besoetan bilatu zuen kontsolamendua. Catamarcara, gurasoen etxera, babestera joan behar zuen eta Lucíari laguntzeko eskatu zion.

Lucíak eta Valeriak Catamarcarako lehenengo autobusa hartu zuten. Han, tragedia gainditzen lagunduko zieten paisaia izugarriak aurkituko zituzten. Haien artean, terma batzuk aipatu zizkion Valeriak lagun berriari.

Download PDF
master violencia de género universidad de valencia

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

ayuda a Gaza
Download PDF

Título

Ir a Arriba