Bikote-ereduak

Bikote-ereduak

"Afinando el órgano" sexualitatearen inguruko artikuluak euskeratzen hasi gara. Hona hemen bikote eredu anitzei buruz hitz egiten duena, Make Irigoien-ek itzulia

Make Irigoien Perurena-k euskeratua. Enlace al texto original en castellano

Gure mentalitatea berdintasunezkoagoak diren loturetara bideratu dugun arren, zergatik jarraitzen dugu harremanetan, gozatu baino gehiago, sufriarazi egiten dizkiguten genero-rolak erreproduzitzen?

Bikote-ereduak benetan aldatzeko, pentsamoldeak kanbiatu ez ezik, era kontsekuentean jokatu behar da. Kontu zaila hau, bizitza osoa harremana gelditzen duten rol horiek ikasten daramagularik. Garbiago ikusteko:
Imajina ezazu zure etxearen ondoan zure familiak eta zuk betidanik erabili duzuen janari-denda bat dagoela. Denbora pasa ahala, janari-mota horrek kalte egiten dizula sumatzen hasi zara. Oso txarto egiten dizu. Urteak igaro dira zu konturatu orduko. Sinestea zaila gertatzen zaizu hainbeste atsegin duzulako… Baina, behin betiko erabakia hartu behar duzu. Aukera hauek dituzu:

suscribete al periodismo feminista

Zeure harreman-eredua askatasunez aukeratzeko, lehenik kateak non dituzun detektatu beharko duzu. Ez bazenitu bezala jokatuko bazenu, kateatuta jarraituko duzu eta gainera minbera!

– Beste bat bilatu. Denbora eta ahalegina eskatzen du. Galdetu, informazioa eskuratu, probatu, etab. Prozesua gogorra izango da, hutsegitez betea, baina luzarora hobeto sentitzen lagunduko dizu.

– Zeure baratze propioa sortu. Honek denborarik gehiena eta ahaleginik handiena eskatzen ditu baina konpentsaziorik ederrena ere ekarriko dizu. Zu zeu izango baitzara zer eta noiz landatu, eta norekin konpartitu erabakiko duzuna. Eta zeure burua zaintzea zure lehentasuna bada, zuk zeuk egitea baino aukera hoberik al da?

Harremanetan, aukerarik hedatuena eredu berdinarekin jarraitzea izaten da. Kotxea edo jantziak erosteko denbora pilo emateko prest egoten gara, baina ez gara gauza guretzat kaltegarriak diren zenbait eredu erreproduzitzearen zergatia aztertzeko astirik hartzeko- eta ez galtzeko. Nork bere burua ezagutzea gainditu gabeko irakasgaia dugu. Eredu kaltegarria berriz errepikatzea erosoa da eta gauzak aldatzen ez direlako kexu izatea.

Bestalde, bikote-eredu ezberdin bat bilatzeak denbora, gogoak eta ahaleginak eskatzen ditu. Eta, batez ere, joeraren kontra joatea, inguru desberdinetan mugitzea, zeure jarrerak aztertzea (hauek ez baitira beti zeure idealekin bat etorriko) … Aukera hau lehena baino gutxiagotan hautatua izaten da gure heziketan egoismo osasuntsua, kultura-arauetatik kanpo norberarengan eta norberarentzat komenigarria denean pentsatzea, lantzen ez delako. Ezagutza prozesu hau (ez errekonozimendua, oraindik nork bere burua ezagutzen ikasi ez dugulako) oso gogorra da, zuk zeuk zarenari aurre eman beharko diozulako eta agian zeure idealen arabera jokatu beharrean beste modu batez portatzen ari zarenari aurre egin beharko diozulako.

Eta azkenik, zeure eredua sortzeko aukera daukazu. Hautaketa hau zuretzat atsegina den neurri berean gizartearentzat gatazkatsua gertatzen da. Gutxiengo baten aukera izaten da etekin hautemangarriak beranduago iristen direlako eta gure kulturan, berehalako plazera eskuratzearen aldekoa, denbora galtzea kontsideratzen delako. Zeure eredua sortzeko informazio gehiago, esperimentazio gehiago beharrezkoak, zeure ikuspegia biztanle askoren aurrean defendatu beharra, pribilegio sozialak galtzea (jendeak eredu nagusian ez zaudelako epaituko zaitu) … Laburbilduz, zu zeu berritzea eta gainera ikasitakoarengandik aldentzen den oinarri desberdin batekin berritzea. Orainean zerbait galdu etorkizunean gehiago irabazteko. Hau da, zeure bizitzaren agintea eta zeure erabakien gaineko agintea hartzea. Nahi duzunarekin bat etorriz bizitzea baino irabazi handiagorik al dago?

Zeure eredua askatasunez aukeratu ahal izateko, ordea, lehenik kateak non dituzun antzeman beharko duzu. Horretarako mugitzen eta ikertzen hasi, kate horiek, gainetik kendu nahi izan arren, giltza baten beharra dutela onartuz.

Eta, egun, giltza fabrikatu gabe dago. Hori dela eta, giltza egokia topatzeko zeure mugak identifikatu eta horien gainean lan egin behar duzu. Onartu, irekiagoa izatea gogoko izanda ere, atzetik daramazun ikasketa guztiak zaildu egiten dizula. Onartu, adibidez, zenbait unetan jeloskortasuna agertu beharko ez balitz ere, agertu egiten dela. Ametitu arazoa zeurea dela, ez bestearena. Era batekoa izatea aukeratu eta, kosta egiten zaizula errekonozitu gabe, etengabe borrokan aritzeak ez du deuserako balio. Imajinatu kateaturik zaudela baina ez bazeunde bezala jokatuko bazenu… Azkenean kateatuta jarraituko duzu eta gainera minbera!

Ondorioz, gakoetariko bat maitasun erromantikoaren ereduan hezi gaituztela onartzean datza, bertan bi lagun bat bihurtzen direlarik. Hortik abiatuta aztertu beharko dugu ze jarrerak erreproduzitzen ditugun eta zein aldatu nahi ditugun bidean elkarrekin gozatu ahal izateko bata bestearen edo besteen alboan lagun gisa ibiltzea aukeratu ondoren. Eta ikasketa orok ahalegina eskatzen duela ametitzea. Baina esfortzua izanagatik ez da zergatik gutxiago gozatu behar ezta?

Argi dago pentsamoldea jarrerak baino lehenago aldatzen dela, beraz, noizko denda aldaketa?

Download PDF
master violencia de género universidad de valencia

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

ayuda a Gaza
Download PDF

Título

Ir a Arriba