Musika jarri eta nahasten duten emakumeak* En red, O no será / Edo ez da izango

Gaurkoan, Dj Mapatxe-tik (berez jada aktibo ez dagoena, goian bego!) Haizea, Dj Tarantistak-etik Oihane, Dj Armando al Moroto-tik Laura eta Leire, eta Dj Komando klitorix-etik Amaia eta Matixa eduki ditugu gurean. Hala ere, hauek ez dira Gasteizen dauden dj edota play-emaile feminista eta herrikoi bakarrak, beste batzuk ere badaude: Dj Bastarda Buti, Dj Carne de pintxe eta Dj Pintxes pendejas, besteak beste.

 

Beraiekin, solasaldi bat egin dugu, galdera hauek jorratuz: zenbat kide zarete? Zenbat denbora daramazue pintxatzen? Ze teknologia edo tresnak erabiltzen dituzue? Ze motibaziok bultzatu zintuen dj lanak egitera? Plazerra edo beharretik sortu zen ideia, edo bietatik? Nola prestatzen dituzue pintxadak? Sekuentziaren bat pentsatzen duzue abestien hurrenkera egituratzeko? Progresio bat edo puntu gorenak egotea, adibidez? Ze izaera hartu du pintxada bakoitzak giroaren edo egoeraren arabera? Ze egoerekin egin duzue topo?

Solasaldia eta saioa, talde bakoitzak proposatutako abesti batzuekin girotu dugu. Ez baitugu denborarik izan denak pintxatzeko, horregatik proposatutako abestien zerrenda, hementxe:

  • Pupi Poisson: Putón verbenero;
  • Tremenda Jauria: Con todo el descaro;
  • Lykke Li: I follow rivers;
  • Koban: Congo Square;
  • Bittah: Poliamorosa;
  • Barbatuques: Baianá;
  • Toto la Momposina: Prende la Vela.
Musika jarri eta nahasten duten emakumeak*
0 votes, 0.00 avg. rating (0% score)

¿Quieres debatir en un espacio tranquilo, seguro y libre de (machi)trols? Vente al foro de debate de Pikara Magazine

O no será

Márgenes, gorputza, sexualidades, intersecciones, placeres, identitateak, gatazkak, transgresiones, subjetividades, indarkeriak, resistencias, erantzunak, subversiones, redes, aniztasuna, sonoridad, construcción… Será feminista o no será…Los lunes de 22.00 a 23.00 el programa de feminismos en Hala Bedi Bat. Se reemite los domingos de 09.00 a 10.00.

Uso de cookies

Nosotras también hemos sucumbido a las cookies y eso que no son de chocolate. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies