Baliabide eta komunikabide feministak
'O no será-Edo ez da izango'-ko kideek baliabide eta komunikabide feministekin hitz egiteko gogoak zituzten. Gaurko programan mintzagai dira Klitto!, Pikara Magazine, La Madeja eta Sangre Fucsia. La Madeja aldizkariko Inés Herrero elkarrizketatu dute, 2017ko azken aleaz mintzatzeko.
Irratsaio honetan baliabide eta komunikabide feminista batzuk ezagutzeko aukera izango dugu. Hasteko eta gaia testuinguratzeko, komunikabide feminista batzuen berri emateko gogoa geneukan: Klitto!, Pikara Magazine eta La Madeja. Sangre Fucsiaren inguruan hitz egiteko gogoak genituen arren, zuzeneko urduritasunak gaizki jokatutako pasadak ez aipatzera eraman gintuen. Horrekin lotuta, La Madejako Inés Herrero elkarrizketatu dugu, 2017an argitaratutako azken zenkabiak, hots, 8. zenbakiaz mintzatzeko.
Irratsaioaren bigarren partean, aldiz, literaturara egin nahi genuen salto eta bigarren elkarrizketa bat burutu. Danele Sarriugarterekin hitz enahi genuen bere azkeneko liburuaren inguruan, hau da, “Azala erre” liburuari buruz.