M8, kaleek gainezka egin zuteneko kronika

M8, kaleek gainezka egin zuteneko kronika

4 egun pasa dira Mugimendu Feministak Martxoaren 8rako antolatutako greba feministatik. Hitzik gabe geratu ginen, baina gaur programarako hitza berreskuratu behar izan dugu. Argentinatik, Bilbora joango gara, Bilbotik Iruñera eta nola ez Gasteizen bukatuko dugu.

Texto: O no será

Donostiako Buen Pastorren hainbat lagun honela oldartu zaio Elizak grebaren aurrean hartutako jarrerari (argazkia @anibameltor bidez)

4 egun pasa dira Mugimendu Feministak Martxoaren 8rako antolatutako greba feministatik. Hitzik gabe geratu ginen, baina gaur programarako hitza berreskuratu behar izan dugu, eta

aspaldi hitza kendu zigutenei, argi utzi diegu, hitza daukagula, eta haiek uste baino askoz indartsuagoa dela, ez altuagoa delako,baizik eta hitzak lideratutako ekintzekin mundua irauli dezakegula erakutsi dugulako. Eta honek, ia ez dauka atzerapausorik.

suscribete al periodismo feminista

Martxoaren 8a hain ikusgarri izateko, ikusezin askoren lana atzean egon zela esan beharik ez dago, eta lan horri buruz hitz egiteko, baloratzeko eta inpresioak jasotzeko hemen izango ditugu 3 elkarrizketak, baina hori baino lehenago gure kideak diren Leire eta Naikek, mundu mailan zer gertatu den kontatuko digu, greba hau mundiala izateaz gain , nazioartekoa izan baita. Horretarako Argentinako kide bat elkarrizketatuko dugu.

Argentinatik, Bilbora joango gara, Bilbotik Iruñera eta nola ez Gasteizen bukatuko dugu Idoia Ibarrolarekin Gasteizko komunikazio taldean egondakoa eta gure kide den Gixanerekin, Hala Bediko emakumeek* kalera atera zituzten magazinak 8 orduz grebaren jarraipena egiteko.

 

Download PDF

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

ayuda a Gaza
Download PDF

Título

Ir a Arriba