Euskal Herriko emakumeok* planto!

Euskal Herriko emakumeok* planto!

Maddi Lasa Garcia, Marta Molinero Torrea, Uxue Álvarez Azcona eta Irene Otal Larequi, Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideak

[Debajo, resumen en castellano]

Euskal Herriko Mugimendu Feministak hilabeteak daramatza martxoaren 8a prestatzen. Alabaina, aurten desberdina izanen da martxoaren 8a: Euskal Herriko emakumeok* nazioarteko Greba Feministarekin bat eginen dugu. 177 herrialdetan egin da emakumeok* lanik ez […]

Download PDF
05/03/2018

Maddi Lasa Garcia, Marta Molinero Torrea, Uxue Álvarez Azcona eta Irene Otal Larequi, Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideak

suscribete al periodismo feminista

[Debajo, resumen en castellano]

Euskal Herriko Mugimendu Feministak hilabeteak daramatza martxoaren 8a prestatzen. Alabaina, aurten desberdina izanen da martxoaren 8a: Euskal Herriko emakumeok* nazioarteko Greba Feministarekin bat eginen dugu. 177 herrialdetan egin da emakumeok* lanik ez egiteko deialdia, eta ez da edonolako erronka; izan ere, zer da Greba Feminista bat?

Ohiko moldeetatik aterako den greba bat deitzen dugu. Greba honen balioa ez da portzentaia eta zenbakitan baloratuko, greba egiteko modu anitz eta irudimentsuetan baizik. Martxoaren 8ko Greba Feminista lan-arloaz haragoko greba izanen da. Lantokietan paroak eginen ditugu, bai, nazkaturik baikaude prekarietateaz, generoaren araberako soldata desberdintasunez eta gure lan gehienek zaintzarekin zerikusi zuzena izateaz. Horrez gain, ordea, zaintza-lanetan ere greba egin nahi dugu, nekatu egin baikara ez sentimenduz, ez diruz baloratzen ez diren “berezko” lanak egiteaz, gure inguruko pertsonen bizitzetan sostengu ezinbesteko izateaz. Egun bakarrean planto eginda, gure bizitzetan zaintzak duen balioa ikusarazi nahi dugu, eta horren ardura denon artean partekatzeko aldarria egin. Kontsumo greba egin nahi dugu, eredu kapitalista eta patriarkal honek kontsumitzen gaituelako: gure gorputzak objektu gisa saltzen ditu, zoriontasuna produktutan erosarazten digu, beste herrialde batzuetako emakumeak esplotatzen ditu eta natura xahutzen du. Noiz arte iraunarazi nahi dugu horrelako kontsumo eredu bat? Eta azkenik, hezkuntzan ere planto egin nahi dugu. Hezkuntzan ereiten da etorkizuneko jendartea, baina gure hezkuntza-sisteman genero-desberdintasuna eta rol heteronormatiboak errepikatu egiten dira. Jatorri eta identitate anitzeko haurrez osatutako eskolak nahi ditugu, askotariko erreferenteak landuko dituztenak, aniztasunean aske bizitzeko. Horregatik, martxoaren 8an, ikasle eta irakasleak ere kalera irtengo gara. Haserre gaude emakume* izate hutsagatik bortxatzen gaituen mundu honekin, herrialdeen mugak arrazismorako aitzakitzat erabiltzen dituztenekin, gorputz disidenteak erailtzen dituztenekin. Hortaz, milaka arrazoi ditugulako, Euskal Herriko emakumeok* martxoaren 8an planto eginen dugu.

Kalera irteteko deia egiten dugu, martxoaren 8 honetan espazio publikoa okupatu eta gure eguneroko aldarriak lau haizetara zabaltzeko. Egun honek inflexio-puntu bat izan nahi du: zer pasatzen da gure inguruan emakumeok* geratu egiten garenean? Egunerokoak berdin funtzionatzen jarraitzen al du? Zentzu horretan, hausnarketarako eguna ere izan nahi du. Alde batetik, emakumeok* gure artean batu eta elkarrekin gure lanaren balioaz jabetzeko parada izanen dugu. Baita gure arteko desberdintasun eta aniztasunetik ikasteko ere: emakume helduek, emigranteek, gazteek, bollerek, transexualek, neskatilek, bisexualek, dibertsitate funtzionaldunek, langabeek, pentsiodunek… elkarren babesa eta besteon errealitateaz ikasteko aukera paregabea izanen dugu. Beste alde batetik, gizonek ere izanen dute haien funtzioa greban. Kontsumo greba egiteaz gain, eta euren inguruko emakumeek mobilizazioetara joateko erreztasunak emateaz gain (izan aita, lagun, anai, irakasle, enpresa-buru, lankide…), gogoetarako egun garrantzitsua izanen da. Protagonismoan pausu bat atzera egiteko eguna, inguruko emakumeen* lana balioesteko eta lan-karga desorekatuak iraultzeko zer egin dezaketen pentsatzeko eguna. Greba honetan, bakoitzak bere funtzioa zein den pentsatu beharko du, nondik abiatzen den eta zer egin dezakeen egoera iraultzeko.

Martxoaren 8ko Greba Feminista herriz herri, auzoz auzo eta hiriz hiri antolatzen ari gara, denon parte-hartzea garrantzitsua baita. Izan ere, martxoaren 8a ez da helburua, aurrera begirako borrokan mugarri bat baizik. Hilabete hauetan landutako prozesu kolektiboak aski sari dira jada antolaketan ibili garenontzat. Asanblada bakoitzean eztabaidatutakoa, hausnartutakoa eta aniztasunean bizitakoa altxor txiki bat da gutako bakoitzarentzat. Altxor hori, ordea, bizi garen munduarekin partekatu nahi dugu, emakume* bakoitzaren lana eta bizipenak balioetsi nahi ditugu, ezinbestekoak baitira egunez egun munduak aurrera egin dezan. Isildutako eta ikusezin bihurtutako ahots guztiei bozgorailua jarri nahi diegu, merezi dugun aitortza eta balioa izan dezagun. Horregatik, 2018ko martxoaren 8a mugarri izatea nahi dugu, datozen egun eta urteetan jarraituko dugun borroka bultzatzeko egun bat, indartu eta aurrera begira lan egiteko ilusioa emanen digun egun bat.

Askotariko ekintzak antolatzen ari gara, martxoaren 8a elkarrekin, kalean eta borrokan pasa dezagun. Goizeko 12:00etan eta arratsaldeko 20:00etan mobilizazioak egonen dira herri bakoitzean, eta horietara joatera animatu nahi zaituztegu. Hala ere, ez dugu uste greba egiteko modu bakarra dagoenik, ezta egon beharra duenik ere. Jakitun gara anitzak garela eta ez ditugula denok greba egiteko aukera berak (esaterako, prekarietatea, ezintasun fisikoak edota ezinbesteko zaintza-lanak direla eta), baina, preseski, aniztasun eta ezintasun horiek azaleratzeko eguna izatea nahi dugu. Guztiok kalean egotea gustatuko litzaigukeen arren, deialdia egiten dugu norberak ahal duen eta nahi duen modura egin dezala greba. Hori dela eta, animatu nahi zaituztegu amantala balkoian jartzea edo besoko more bat jartzea bezalako ekintzak egitera. Greba feminista hau anitza izango baita, edo ez da izango.

Iraultza feminista martxan dago eta geldiezina da. Elkarrekin mundua geratuko dugu, borrokan jarraitzeko. Kaleetan ikusiko dugu elkar!

* “Emakume” izendapena erabiltzen dugu, martxoaren 8ko greba feministan subjektu politiko gisa baliagarria delakoan. Hala ere, sistema bitarraz gaindi, askotariko gorputz, ibilbide, bizipen, ahalmen eta identitateak garela azpimarratzen dugu.


Huelga feminista, nosotras paramos 

Somos cientos de mujeres* las que, desde hace meses, llevamos preparando la Huelga Feminista del próximo 8 de marzo para sumarnos a lo que será la denuncia ciudadana más importante de los últimos tiempos. Todo un reto que asumimos con la convicción de que la inteligencia colectiva, la unión de fuerzas, la lucha y la sororidad que nos caracteriza al movimiento feminista nos conducirá a hacer del 8 de marzo un día histórico, en Euskal Herria y en el resto del planeta.

Llamamos a una huelga que abarca diferentes ejes: laboral, educativo, de consumo y de cuidados. La precariedad laboral o la brecha salarial nos convierte en súbditas de un sistema que nos explota; la comercialización de nuestro cuerpo nos hace rehenes del capitalismo; la atribución en exclusiva de la carga de “sostener la vida” de las personas de nuestro alrededor nos esclaviza y el sistema educativo perpetúa las desigualdades y contribuye a reproducir el sistema heteropatriarcal.

Hemos de ser las mujeres* las únicas protagonistas de esta jornada, hemos de ser nosotras quiénes paremos, porque cuando paramos, la vida se tambalea y el mundo se para. Por eso animamos a los hombres* que quieran solidarizarse con nuestra lucha, a facilitar la participación de todas las mujeres*.

Queremos hacer de la participación de todas y cada una de nosotras en esta Huelga un éxito en sí mismo. Queremos ser suma, no mero resultado. Salir de la esfera privada para alcanzar protagonismo en la pública es uno de los retos más importantes que asumimos.

Son muchos los actos que hemos organizado para hacer del 8 de marzo una jornada completa. Sin embargo, no creemos que exista una forma unánime de “hacer huelga”. Somos conscientes de que no todas las mujeres* podrán sumarse físicamente a las reivindicaciones callejeras, pues precisamente uno de nuestros objetivos también es denunciar cómo la sociedad capitalista nos castiga con especial ahínco a las mujeres*, imponiéndonos frenéticos ritmos de vida y obligándonos a asumir tareas simultáneas y eternas jornadas. Por tanto, desde la libertad que para todas nosotras queremos, invitamos a una participación en función de las circunstancias y posibilidades de cada una. De esta forma, colgar un delantal en el balcón de cada casa – símbolo de la huelga –, ponerse un brazalete morado, no consumir a lo largo de todo el día o dejar de asumir las tareas domésticas y de cuidados son formas igualmente importantes, válidas y legítimas de sumar.

La revolución feminista ya está en marcha. Y es imparable. Juntas cambiaremos el mundo.

* Utilizamos la categoría ‘mujer’, ya que es válida para la articulación política de cara a la huelga feminista del 8 de marzo, aunque, por encima del sistema binario de género, nos reconocemos diversas en nuestros cuerpos, trayectorias, vivencias, capacidades e identidades.

Download PDF
master violencia de género universidad de valencia

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

ayuda a Gaza
Download PDF

Título

Ir a Arriba