Emakumea bere bakardadean (benetan gertatua)

Emakumea bere bakardadean (benetan gertatua)

Artikulu hau Berria egunkarirako idatzi zen eta bere egilearen baimenarekin ekarri dugu Pikarara. Iturria

Bilbo, urriaren 25ean. Prentsaurreko batetik atera berritan, erredakziorako bidea hartu dut, Areatzatik. Sakelakoa eskuan ikusi didan emakume batek geldiarazi nau: bere telefonoa bateriarik gabe geratu dela, ea nirea utziko diodan, mutil-lagunari abisatzeko, bere bila etor dadin, dirurik ere ez baitauka. […]

Download PDF

Artikulu hau Berria egunkarirako idatzi zen eta bere egilearen baimenarekin ekarri dugu Pikarara. Iturria

Bilbo, urriaren 25ean. Prentsaurreko batetik atera berritan, erredakziorako bidea hartu dut, Areatzatik. Sakelakoa eskuan ikusi didan emakume batek geldiarazi nau: bere telefonoa bateriarik gabe geratu dela, ea nirea utziko diodan, mutil-lagunari abisatzeko, bere bila etor dadin, dirurik ere ez baitauka. Banku batean eserita dago, urduri; larritasunez mintzatu da, baina zintzoa dirudi. Sakelakoa luzatu diot.

Indarkeriaren zikloaren ondorioak antzeman ditut haren jarreran: autoestimu baxua, mendekotasun emozionala, erruduntasun sentimendua… Kontatu dit oso maite duela mutila, eta ez dela hain txarra; agian haserre etorriko dela, baina azkar pasatuko zaiola.

Mutil-lagunak amatatua du telefonoa; beraz, sms baten bidez jakinarazi diogu emakumea zain duela. Mezua bidali bezain pronto esan dit agian bikotekidea ez zaiola etorriko. Urruntze agindu bat duelako. Inozotasunez galdetu diot ea mutilak jotzen duen, jakinda segur aski ez didala egia esango, ezezagun baten aurrean ukatu egingo duela hain ahul sentiarazten duen hori. Erantzun ere ez dit egin. «Ez da nire bila etorriko; zergatik etorriko litzateke ba? Ez dut ezer balio, baina etorri behar du; ez daukat beste inor. Eta, gainera, edanda nago».

suscribete al periodismo feminista

Indarkeriaren zikloaren ondorioak antzeman ditut haren jarreran: autoestimu baxua, txarto tratatzen duenarekiko mendekotasun emozionala, erruduntasun sentimendua, salaketa jarri izanaren damua… Alboan eseri natzaio. Kontatu dit oso maite duela mutila, eta ez dela hain txarra; aitortu du agian haserre etorriko dela, baina uste du azkar pasatuko zaiola. Galdetu diot ea zer gertatuko den haserrealdia pasatu aurretik zaplazteko bat ematen badio, eta negarrez hasi da, dardarka.

Bikotekide ohiari ez itxaroteko eta etxera joateko konbentzitu dut: loaren eta atseden hartu osteko dutxaren ideiak erakarri du. Inozotasunez —berriro— agindu diot udaltzainek eramango dutela; ez zaio ideia askorik gustatu, baina pixkanaka limurtu dut.

Poliziei galdetu diet ea etxera eraman dezaketen. «Gu ez gara taxistak», erantzun dit batek. Batek ondorioztatu du andrearen eskubidea dela laguntzari uko egitea. Poliziek mozkor bat ikusi duten lekuan, laguntza behar duen emakume bat ikusi dut nik.

Udaltzainen auto bat geldiarazi dut, 50 metro ibilita ikusi dudan bigarrena. Poliziei azalpenak eman dizkiedan bitartean, bi ertzain hurbildu zaizkio emakumeari: bikotekide ohiak jakinarazi die neskak deitu diola, eta bera ezin dela joan, aldentze aginduagatik. Ertzainengana heldu garenerako amore eman dute, eta andrearengandik urrundu dira. Halere, galdetu diet ea etxera eraman dezaketen. «Gu ez gara taxistak», erantzun dit batek; besteak erantsi du gehienez ere anbulantzia bat eska dezaketela, baina emakumeak esan diela ez duela laguntzarik nahi. Eta udaltzain batek ondorioztatu du andrearen eskubidea dela laguntzari uko egitea, eta eskubideak errespetatzen dituztela haiek.

Poliziek mozkor bat ikusi duten lekuan, laguntza behar duen emakume bat ikusi dut nik. Horregatik, lau gizonon enpatia eta errukia azaleratzen saiatu naiz, modu batera edo bestera, azalduz tratu txarrak jasan dituela eta normala dela zalantzak edukitzea. Alferrik: bost minutu galdu ditugu balizko eskubideez eta ustezko lege mugez eztabaidatzen. Saiatu naiz, halaber, gizarte zerbitzuei emakumearen berri eman diezaieten —salaketa jartzen dutenen datuak dauzkatelako—, arreta psikologikoa eskain diezaioten, baina horretan ere alferrik: ez daukate horretarako tresnarik, ezta gogorik ere.

«Ez dut nire lanpostua arriskuan jarriko pertsona bat laguntzeko» esanez alde egin du taxi gidari konplexua duen ertzainak, eta beste hirurak atzetik. Inozotasunez —hirugarrenez— galdetu diot neure buruari nola litekeen herrizaingoaz arduratzen direnek babesik gabe uztea indarkeria matxistaren biktima bat. Areago, berariazko trebakuntza jaso omen dutelarik.

Emakumearengana itzuli naiz, eta bankutik altxarazi dut. Erretzeari utzi berri dionak zigarreta bat pizteko tentazioa duenean, eskertu egiten du norbaitek gogora diezaion zergatik utzi dion erretzeari. Inoiz berriro erreko ez duela pentsatzea baino, hobe du erronka egunero ezartzea: gaur ez dut erreko. Emakumeari ere egunez egun joatea proposatu diot, taxi geltokirako bidean; apurka ikas dezan txarto tratatzen duen gizona gabe bizitzen. Buruan nahaste-borraste handia duela aitortu du, baina sinetsi dit ondo maiteko duen norbait merezi duela esan diodanean.

Taxia hartu aurretik besarkada bat eman diogu elkarri. Estu heldu nau, eta konturatu naiz berotasuna eskertu duela gehien, ulertua sentitzea, sikiera bidearen zati batean norbait alboan edukitzea, bakarrik ez dagoela adieraztea. Batzuentzat aitzakia izan arren, legeek eta protokoloek ez dute halakorik debekatzen.

Download PDF
master violencia de género universidad de valencia

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

ayuda a Gaza
Download PDF

Título

Ir a Arriba