Las mujeres: desiguales ante la crisis, miserables con el recorte de las pensiones

Las mujeres: desiguales ante la crisis, miserables con el recorte de las pensiones

Espainiako Gobernuak pentsioen beste erreforma bat onartuko du datorren urtarrilaren 28an. Murrizte honek berriz langile-klase guztiaren eskubideei eraso egiten die, eta emakumeentzat “zehar kalte izugarriak” ekarriko dituen esparru bat irekitzen du.

26/01/2011

Este artículo ha sido enviado por un lector o lectora. La sección Participa se plantea como un espacio plural en el que fomentar la participación y el empoderamiento. Los textos publicados en ella no tienen por qué coincidir con la línea editorial de Pikara Magazine. ¡Gracias por participar!

Lee este artículo en castellano

Espainiako Gobernuak pentsioen beste erreforma bat onartuko du datorren urtarrilaren 28an. Murrizte honek berriz langile-klase guztiaren eskubideei eraso egiten die, eta emakumeentzat “zehar kalte izugarriak” ekarriko dituen esparru bat irekitzen du.

Espainiar Gobernuak ardura kolektiboa erabiltzen du bere propagandako argudio nagusi gisa, eta egin nahi dituen aldaketei uko egitea arduragabekeria dela esaten duenean, behean sinatzen dugun emakumeok erreforma honen irakurketa ikuspegi feminista proposatzen dizuegu.

suscribete al periodismo feminista

Diskurtso politiko eta ekonomikoek errepikatzen dutenaren arabera, egungo Gizarte-Segurantza sistemaren erreforma doikuntza tekniko hutsa eta beharrezko kalte bat da, baina erreforma honen atzean gizarte-babeseko eredu publikoa desegiteko asmoa dago, dagoeneko urria dena. Gainera, proposatutako erreformak ekarriko dituen erabakiekin gizarteko desberdintasuna areagotu egingo da, eta atzerakada jasango dute orain arte borrokaz lortutako oinarrizko eskubide eta berme sozialek. Erabaki horiek kalte handia eragingo diete lan prekarioa eta diskriminazioa pairatzen dutenei, baina batik bat emakumeei.

Prezio garestiegia kapitalaren eta finantza-merkatuen aginduak betetzeko; besteak beste, banketxeek sari handi bat jasoko dute, gure pentsioen negozioari esker. Paradoxa da jasaten ari garen egoerara eraman gintuzten horietxek saritzea; noski, botere hauen helburua ez da sexuen arteko desberdintasun estruktural eta endemikoari buelta ematea.

Plazaratu diren neurrien artean, zeinek arlo produktiboan zein erreproduktiboan genero-desberdintasunak  areagotu dituzten, nabarmendu beharrekoak hauek dira:

1. Erretiroa hartzeko legezko adina 65 urtetik 67ra atzeratzea eta kotizaziopeko pentsio bat jasotzeko behar den urte kopurua gehitzea.

Kotizaziopeko pentsio bat jasotzeko eskatzen den urte kopurua gehitzeak gero eta jende gehiagori ebatsiko dio pentsioa izateko eskubidea. Oro har emakumeei egingo die kalte, hauen ibilbide laboralean etenak eragiten baititu lan produktibo eta erreproduktiboa bateratu beharrak: lanaldi partzialeko kontratuak, ezinduta dauden pertsonak zaintzeko eszedentzia aldiak, edota kolektibo jakin batzuk, hala nola etxeko langileak, emakume baserritarrak eta beste asko.

2. Kotizatutako urteen arabera jasotzeko eskubidea dagoen pentsioaren zenbatekoa gutxitzea.

Pentsioaren %100 jasotzeko 35 urtetik gora exigituko da, eta kotizazio aldi horretara iritsen den orori pentsioa asko jaitsiko zaio. Emakumeei dagokienez, etenez jositako ibilbide laboralak, lanaldi murritzek eta gehienbat ezkutuko ekonomiako lanetan jarduteak emakume asko pentsioa jasotzeko eskubiderik gabe edota pentsio negargarriekin utziko ditu. Aipamen berezia merezi dute etxeko langileen kolektiboak, Gizarte-Segurantzako Erregimen Orokorrean ere ez baitago sartuta, edota emakume baserritarrek; hauek ezin dute erregimen horretan izenik eman, unitate familiarrarentzako aseguro autonomo bat baita, hots, eskubide deribatua eta ez banakoari dagokiona.
3. Pentsioek erosteko ahalmenari eutsi beharra kentzea

Aztertzen ari diren aukeretako bat da pentsioak urtero berrikusterakoan KPIa ez aplikatzea. Hots, ez da pentsiodunen erosteko ahalmena bermatuko.
Berez, dagoeneko emakume pentsiodun gehienek erosteko ahalmen urria dute eta pobrezia mailatik gertu daude; honelako erabakiekin bizi-baldintza gero eta okerragoak izango dituzte, duintasunetik gero eta urrunago daudenak.

Etorkizun diren errealitate heuek kezkatu egiten gaituzte, baita behartu ere ikuspegi feministatik irakurketa partekatuak egitera eta gure eskubideen kontrako eraso latz honi aurre egiteko indarrak batzera.  Beraz, hau da gure jarrera:

-Eskubideak merkatzeko enegarren saio honen aurka gaude, ez da inola ere “beharrezko erreforma” bat; benetako eztabaidarik gabe gauzatu nahi dute, aurrez beharrezkoa den azterketarik egin gabe. Izatekotan, beste era bateko erreforma estrukturalak babestuko ditugu: diren sexukoak edo jatorrikoak direla ere, pertsonen eta emakumeen bizi- eta lan-baldintza duinagoak hedatzeko aukera eman dezaketen erreformak.

-Enplegu egokia eta bizi-baldintza duinak nahi ditugu guztiontzat.
-Gure helburua da bizitzeko eta bizia gozatzeko aukera ematen duen pentsio-sistema publiko bat izatea.
-Zaintzarako azpiegitura sozial eta publikoa eskatzen dugu, eskubide eta aukera berdintasuna bermatuko duena; halaber, oro har gauzatzen ari diren gizarte-zerbitzuen pribatizazioa geldi dezatela.

-Lan-harremanen eta gizarte-babeseko euskal esparru baten alde gaude, oinarritzat emakume zein gizonezkoen arteko aukera berdintasuna izango duena.

Gure ardura eta salaketa bateratua adierazteko plazaratu dugu gaur agiri hau; bide batez, orri honekin adierazi nahi dugu guk ere bat egin dugula euskal gehiengo sindikalak (ELA – LAB – STEE/EILAS – EHNE – HIRU) datorren urtarrilaren 27rako Hego Euskal Herrian deitu duen greba orokorrerako deialdiarekin.

Oldar neoliberalari aurre egiteko mobilizatu beharra hor dago, eta 27aren inguruko hitzordu hau balia daiteke sareak eratzeko nahiz kalean nazioarteko merkatuek ezartzen dituzten logika injustuei erantzuteko; tokian tokiko gobernuek onartzen dituzten logika horiek desberdintasuna areagotzen dute eta egunero gure herriko emakume eta gizonei egiten diete kalte.

Sinatzaileak:

Mari Jose Martínez (EHU/UPV-ko irakaslea), Izaskun Guarrotxena (Bilgune Feministako militantea), Mari Luz Esteban (EHU/UPV-ko irakaslea), Nekane Jurado (Ekonomilaria eta Elkartzen-eko ordezkaria), Teresa Sáez (Berdintasun teknikaria), Isabel Otxoa (EHU/UPV-ko irakaslea), Silvia Gay (EHU/UPV-ko irakaslea), Mari Luz de la Cal (EHU/UPV-ko irakaslea), Yolanda Jubeto (EHU/UPV eta UEU-ko irakaslea), Gloria Guzmán (Feminista etorkina), Lourdes Méndez (EHU/UPV-ko irakaslea), Idoye Zabala (EHU/UPV-ko irakaslea),Irantzu Mendia (EHU/UPV-ko irakaslea), Begoña Zabala (Militante feminista), Rosa Andreu (EHU/UPV-ko irakaslea), Itziar Hernández (Hegoa-ko dokumentazio arduraduna, EHU/UPV), Teresa Zabalegi (Abokatua eta Sexu Indarkeriaren aurkako Emakumeon Plataformako kidea)

Download PDF
master violencia de género universidad de valencia

Artículos relacionados

Últimas publicaciones

ayuda a Gaza
Download PDF

Título

Ir a Arriba